Marko Estrategikoa 2021-2024

Marko Estrategikoa 2021-2024

Osasun Sailaren 2021-2024 Marko Estrategikoaren arabera, legegintzaldi honetako osasun-politikek kalitatezko, unibertsaleko eta bikaintasuneko euskal osasun publikoaren sistema sendotzen jarraitzea izango dute helburu; lehen mailako arreta bultzatzea eta indartzea; osasun publikoaren sistema sustatzea eta sendotzea; pertsonen bizi-kalitatea hobetzea koordinazio soziosanitarioaren bidez, eta osasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-ekosistema propioa garatzen jarraitzea.

Dokumentuak 3 atal ditu: printzipio nuklearrak (osasuna politika guztietan, desberdintasunik gabe, hurbilago eta pertsona guztientzat); zeharkako elementuak (profesionalak eta sareko lana alde batetik, eta arreta integratua eta laguntza-jarraitutasuna bestetik) eta sei tresna (euskal osasun-sistema, lehen mailako arreta, osasun publikoa, arreta soziosanitarioa eta I+G+b).

Azken aldaketako data: