Euskal Enpleguaren Proiektu-lege

Erakundea:
Lana eta Enplegua
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Enplegu Sistema arautzea eta antolatzea, hau da, enpleguko politika aktiboak planifikatzeko eta garatzeko tresnak zein egiturak arautzea, horren guztiaren ardatz gisa Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoa hartuta, Lanbidek, zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtuta, enpleguko politika aktiboak aurrera eramateko malgutasun eta dinamismo handiagoa izan dezan.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal Enplegu Sistemaren parte diren eragileak definitzea eta haien harreman-modua ere bai.
  • Euskal Enplegu Sistemaren zerbitzuak eta zerbitzu horien onuradunak zehaztea.
  • Euskal Enplegu Sistemaren koordinazio- eta parte hartze- organoak ezartzea eta haren planifikazio-tresnak definitzea.
  • Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoaren karga administratiboak murriztea, zabaltzen dituen enpleguko politika aktiboen eraginkortasuna handitzeko xedez.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • EAEko egoiliarrak, lan egiteko lege-ahalmena daukatenak.
  • Enplegu-eragileak eta enpresak.
  • Udalak eta foru aldundiak
  • Gizarte eragileak: Sindikatuak eta elkarte enpresarialak.
  • Enplegu arloan esku hartzen duten beste organizazio batzuk.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko bigarren seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasita
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta