27. Euskadiko Memoria historiko eta demokratikoaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskadiko Memoria Historikorako eta Demokratikorako politika publikoak arautzea, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.19 artikuluetan xedatutakoaren babesean, gerra zibilean eta diktaduran arrazoi politiko, ideologiko edo erlijio-sinesmenekoengatik jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen erreparazio morala eta memoria pertsonalaren eta familiarraren berreskurapena sustatzeko; eta balio eta printzipio demokratikoak sustatzeko; gerra zibila, diktadura frankista eta demokraziarako trantsizioa barne hartzen dituen aldian, Euskadiko Autonomia Estatutua onartu arte, gertatutakoak eta horren ingurukoak ezagutaraziz.

Beste helburu batzuk:
  • Egia jakiteko eskubidea
  • Justiziarako eskubidea
  • Errekonozimendu- eta erreparazio-eskubidea
  • Zabalkundea eta Hezkuntza
  • Desagertuak bilatzea eta identifikatzea
  • Memoriaren tokiak eta ibilbideak
  • Memoria Historikoaren aurkako elementuak
  • Memoria Historikoaren dokumentuak
  • Memoria-erakundeen aitorpena, sustapena eta parte-hartzea
  • Administrazioaren jarduna eta antolaketa
  • Zehapen-araubidea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Erakunde publikoak.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak.
  • Biztanleria, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko lehen seihilekoan.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera