15. Lagun egiteko animaliak babesteko Lege-proiektua.

Informazio gehigarria

EAJ eta PSEko paramentu-taldeen ekimenez 2021/06/02an Legebiltzarrean aurkeztutako lege-proposamen gisa izapidetu zen.

Izapidetzen.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Lege honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko etxeko abere, hiriko basa abere edo itxian daudenen babeserako eta ongizaterako eta abereak edukiteko eta salerosteko arauak ezartzea, berdin dela Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo erregistratuta egon zein ez eta berdin dela, halaber, abereen titularrak edo arduradunak non bizi diren.

Lege honen azken helburua izan behar da abereek izaki bizidunak diren heinean dagokien babes eta ongizate mailak edukitzea, sentsibilitate fisikoa eta psikikoa eta premia etologikoak baitituzte.

Beste helburu batzuk:

Helburu hori lortzeko, hau bultzatuko da:

  • Administrazio publikoek abereak babestea, kontserbatzea, errespetatzea eta ondo tratatzea, beren eskumenen barruan.
  • Abereak abandonatzearen eta abereak fisikoki edo psikologikoki gaizki tratatzearen aurka egitea, eta konpainiako abereak adoptatzea sustatzea.
  • Abereak era arduratsuan edukitzea, eta abereak dagokien errespetuarekin eta begirunearekin tratatzea sustatzea.
  • Konpainiako abereen esterilizazioa eta era arduratsuan haztea, abereen gainpopulazioa eta abandonua ekiditeko funtsezko zutabe diren heinean.
  • Ikuskapenak eta lege hau betezeko protokolo eraginko bat ezartzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Abereen jabeak (etxeko aberea, konpainiakoak, basa abereak, exotikoak).
  • Udalak.
  • Abereen babeserako eta defentsarako elkarteak
  • Albaitariak.
  • Gizartea oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.