10. Euskal Autonomia Erkidegoko Kasazio-errekurtso zibilaren Lege-proiektua.

Informazio gehigarria

Espedientean XI. legegintzaldian egindako izapidetzetik abiatzen da. Hori oinarri hartuta, prozedurak aurrera jarraituko du, Gobernu Kontseiluak onartu arte.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Muntaren betekizuna kentzea eta, kasazio-interesik badute, kasazio-errekurtsoak aurkeztu ahal izatea onartzea, baldin eta kasazio-interesa badute. Horrenbestez, betekizun horrek ez du eragotziko kasaziora iristea euskal zuzenbide zibilaren interpretazioari begira duten garrantzia edo kasazio- interesa gorabehera, kuantifikazio ekonomiko eskasekoak edo ezinezkoak izan daitezkeen gaiak, askotan familia-zuzenbidearen arloan gertatzen den bezala, eta kasazio-interesa sinplifikatzea, hura konfiguratzeko balio duten elementuak zabalduz. Hartara, Justizia Auzitegi Nagusira jo ahal izango da, betiere gaiari buruzko jurisprudentziarik ez badago, edo probintzia-auzitegiek ebazpen kontrajarriak eman badituzte.

Beste helburu batzuk:
  • Herritarren eskubideak babesteko bermeak areagotzea, kasazio-errekurtsoa indartzeko, zuzenbidearen aplikazio judizialean uniformetasuna bermatzeko tresna nagusia den aldetik.
  • Euskal Zuzenbide Zibilaren jurisprudentzia-corpusa osatzen duten epaien maila zabaltzea. Kontzeptu horretan sartuko litzateke, oraindik indarrean egon daitekeen neurrian, bere garaian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia -Erkidegoaren lurralde-eremuan antolamendu judiziala burutzeaz arduratzen den organo gisa- sortu eta abian jarri aurretik, auzitegi guztien ebazpen irmoek behin eta berriz ezarritako doktrina historikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako epaile eta auzitegien epaien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazteko eta epai horietatik zuzenbide zibilaren arloan sortzen den doktrina bateratzeko jurisdikzioa bazegokion.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Eragile eta operadore juridikoak, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordean ordezkatuak.
  • Zuzenbide zibileko figuretan oinarritutako familiak eta bizikidetza-unitateak (izatezko bikoteak, bizikidetza hautsi duten gurasoak, oinordetza-izapideetan dauden familiak…).
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko lehen seihilekoa.