EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-poltsak birbarematzeko prozesuak

Deskribapena


Urteko prozesua, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan
egiten dena, eta, horren bidez, lan-poltsak osatzen dituzten langileen
birbaremazioa egiten da, EAEko Administrazio Orokorrean izendapenaren
kidegoan/aukeran/eskalan emandako zerbitzuen arabera.

Zerbitzu horiek honako ezaugarri hauek bete behar
dituzte:


a) Zerbitzuak emateko bitarteko funtzionarioak izendatzea, funtzio publikoari buruzko legeria
betez edo lan arloko legerian ezarritako iraupena duten lan-kontratuak eginez.

b) Lan-baldintzak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde
autonomoetan diharduten langileei buruzko hitzarmenetan araututakoak, hau da,
funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko hitzarmenean ezarritakoak edo
lan-kontratuko kidegoentzako hitzarmenekoak.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari lotutako zuzenbide
pribatuko erakunde publikoetan zerbitzu emateko ere aplikatuko da, 1.
apartatuan ezarri diren baldintzak betetzen dituzten izendapenetan eta
kontratuetan. Alabaina, ez da lanpostuak betetzeko aplikatuko, erakundeak bere
hautaketa-prozesua egin badu edo Administrazio Orokorrak lan-poltsa horretan
inor lanerako prest ez badauka.

Lan-poltsako pertsonen puntuazioari 0,003 puntu gehituko zaizkio, gainera, aurreko urtean
zehar izendapena edo kontratua eragin duen lan-poltsan lan egindako egun
bakoitzeko. 365 eguneko urteetan gehienez 1,095 puntu lortu ahal izango dira,
eta bisurteetan gehienez 1,098 puntu.

Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpen bidez egiten da urteko birbaremazioa, eta
atarian eta iragarki-taula elektronikoan argitaratzen da. Ebazpen honen aurka,
gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta
autogobernuko sailburuari ebazpena argitaratu eta
hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


EAEko Administrazio Orokorrean zerbitzuak eman dituzten
eta aurreko atalean ezarritako irizpideak betetzen dituzten lan-poltsetako
langileei egiten zaie birbaremazio, Gobernantza Publiko eta autogobernuko
sailburuaren 2021eko urtarrilaren 7ko Aginduaren arabera.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • Telefonoa: 945018525 / 945018582
  • Posta elektronikoa: provision-seleccion@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Administrazio Orokorraren lan-poltsen birbaremazioari errekurtsoak - 2020. urtea: 1085501

Birbaremazioari errekurtsoa


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk