Berariazko lekualdatze-lehiaketa, Eibar eta Donostiako barruti judizialetan bulego judizialak, erregistro zibilaren bulego orokorrak, eta udalerriko justizia bulegoak nahiz beren elkarteak ezartzearen ondoriozko lanpostu bereiziak betetzeko

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea da, lekualdatze-lehiaketaren bitartez, honako hauek hornitzea:

  • Hizkuntza dela-eta bereizirik dauden Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko lanpostuak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko lanpostuak eta Laguntza Judizialaren Kidegokoak.
  • Eta kudeatzaile arduradunaren lanpostu bereziak.

Informazio osagarria

Eskaintzen diren lanpostuak

Lehiaketa honen bidez bete beharreko lanpostuak Eibar eta Donostiako barruti judizialetako bulego judizialetako, Erregistro Zibilaren bulego orokorretako eta udalerriko eta haien taldeetako justizia-bulegoetako lanpostu-zerrendetan eskakizun bereziko lanpostu gisa agertzen direnak dira.

LPZen kontsulta

Faseak eta baremoa

Berariazko lekualdatze-lehiaketak honako fase hauek ditu:

- Eskaerak aurkeztea. 10 egun baliodun, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

- Merezimendu orokorrak egiaztatu eta baloratzea:

  •  Antzinatasuna kidegoan.
  •  Euskararen ezagutza. Lanpostuan jarduteko eskatzen den euskararen jakite-maila baino altuagoa egiaztatzea.

- Eskatu beharreko lanposturako gaitasun zehatzak egiaztatzen dituzten berariazko merezimenduak egiaztatu eta baloratzea:

  • Kudeatzaile arduradunaren lanpostua:
    • Zuzenbideko lizentziatura edo gradua egiaztatzea.
    • Kudeatzaile arduradunaren lanpostuetan benetan emandako zerbitzuak, karrerako edo bitarteko funtzionario gisa.
    • Hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak (ez zaie aplikagarri kudeatzaile arduradunaren lanpostuei)
      • Jurisdikzioan eta, hala badagokio, espezialitatean langileak behin betiko destinoa duen lanpostuan egindako eginkizunak eta zereginak baloratuko dira.

Merezimenduak ebaluatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu bidez izendatutako balorazio-batzordeari dagokio.

Behin-behineko ebazpena

Deialdia behin-behinean ebatziko da, Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen bidez. Behin-behineko ebazpenaren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 3 egun balioduneko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Behin betiko ebazpena

Lehiaketa behin betiko ebatziko da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu bidez.

Nori dago zuzenduta


Lekualdatze-lehiaketa honetan, esklusiboki eta behin bakarrik parte hartu ahal izango dute Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko, Izapidetza Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko eta Laguntza Judizialaren Kidegoko karrerako funtzionarioek, zerbitzu aktiboan badaude behin betiko destinoarekin edo lanpostua gordeta udalerrian, eta deialdian zehaztutako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

Telefonoa: 945 01 9122

e-helbidea: acoplamientoju@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lehiaketa espezifikoa: 1084414

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk