2025eko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkestaren informazioa (Eskaintza-fasea)

2025eko Lan Merkatuaren Errolda (LME)

Galde-sorta Interneten bidez bete izanez gero, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Ongi etorri!


Atal honetan 2025eko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkesta (LME) bete behar dutenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da. Inkesta hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak urtero egiten du.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak, edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, aurtengo edizioan Ikertalde Grupo Consultor-ek egiten du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Alokairu-erregimeneko etxekoen unitateei egindako Inkestaren zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

Inkestaren izena Lan Merkatuaren Errolda
Eragiketa-kodea: 050404 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
Periodikotasuna:  Urtero
Posta elektronikoa

estadisticas-ete@euskadi.eus 

cmtoferta@ikertalde.com 

Telefonoa 900 102 516

Galdesorta

PDF  LMEren halde-sortak

WEB LMEren galde-sorta

www.ikertalde.com/lme

Informazio metodologikoa Fitxa metodologikoa (eskaera)
Bestelako informazioa

Emaitzen txostenak. Eskaintza fasea

Taula estatistikoak. Eskaintza fasea

Itzuli 

Eragiketa estatistiko honen helburua da familia-etxebizitzetan bizi diren 16 urtetik gorako biztanleek osatzen duten lan-indarra ezagutzea, bai lan-merkatuko agregatu handiak kalkulatzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegorako definitutako 11 enplegu-eskualde/arroetan dagoen egitura sektorial eta sozioprofesionalera hurbiltzeko.

Estatistika Organo Espezifikoak landa-bilketako lanak 2025eko urritik abendura egingo ditu. Aldi hori beharren arabera egokitu daiteke.

Posta bidaltzearekin lotutako arazo saihestezinengatik izan ezik, hautatutako etxebizitzek gutun bat jasoko dute aldez aurretik, estatistika ofizialaren eragiketa bat dela aurreratzeko. Egun batzuk igarota, landako agente bat zure etxera joango da inkesta betetzen saiatzeko.

Zure etxebizitzan landako agente bat egoteak eragozpenik sor ez dezan, 900 102 516 doako telefonora deitzea eskatzen dizugu. Bertan, inkesta betetzeko zer modu dauden adieraziko dizute: telefonoz, etxean bisita eginez edo Internet bidez.

Zuen establezimenduarekin harremanetan jartzen den taldeak behar bezala identifikatu beharko du, bere izen-abizenak eta deia edo bisita egiteko arrazoia zehaztuta. Beti aipatu beharko du 2022ko Lan Merkatuko Erroldaren Inkesta dela.

Zer datu eskatzen dira?

  • Biztanleriaren ezaugarriei buruzko informazioa: sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, nazionalitatea, erroldatze-egoera, ikasketa-maila eta euskararen ezagutza/erabilera.
  • Jarduerarekiko harremanaren aldagaiak: biztanleria landuna, langabea, aktiboa, ez-aktiboa...
  • Biztanleria landunaren aldagaiak: jarduera-sektorea eta -adarra, lanbidea, kontratu mota, lan egindako orduak, diru-sarrerak...
  • Langabeei eta enplegu-eskatzaileei buruzko aldagaiak: langabezian emandako denbora, aurretiko lan-esperientzia, enplegu-bilaketa...
  • Biztanleria ez-aktiboari buruzko aldagaiak: gogorik eza, enplegurako prestasuna.
  • Beste okupazio-aldagai batzuk: enplegurako prestasuna, okupazio-denbora, prestakuntzaren araberako enplegua...
  • Euskaditik atera den biztanleria aktiboa

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek empleguaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, enplegu-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

www.euskadi.eus/estatistikak-ele 

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea (leiho berri batean irekitzen da); zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa (leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) (leiho berri batean irekitzen da), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lan Merkatuaren Errolda (id: 1742) izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago:

Itzuli

EREMUA

Biztanleria eremua: urte osoan edo urte gehienean ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa.

Eremu geografikoa: inkestaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, lurralde historikoari eta definitutako 11 enplegu-eskualdeei/arroei buruzko emaitzen gehieneko desagregazio-mailarekin.

Denbora-eremua: datuak urtean behin biltzen dira, eta informazioa urteko azken hiruhilekoan biltzen da. LME-Eskaria egin zen urteetan, ordea, ez zen LMEri dagozkion datuak bildu.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 12.750 etxebizitza ingururi egindako inkesta. Laginaren hurbilketa bi etapakoa da.

Datuak hartzea: hautatutako pertsonak nahi duen moduan bilduko da informazioa, telefonoz, aurrez aurre edo Internet bidez.

Itzuli

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde Grupo Consultor): 900 102 516

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 90 77 - 945 01 93 45

Ikertalderen posta elektronikoa: cmtoferta@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadistica-ete@euskadi.eus 

Itzuli

Azken aldaketako data: