Laguntza-plana 2026

EUSKADIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN, BASOGINTZAREN ETA ARRANTZAREN BALIO-KATEARENTZAKO LAGUNTZA-PLANA

Eusko Jaurlaritzak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez, 2026ko Laguntza Plana aurkezten du tresna estrategiko gisa Euskadiko nekazaritzako elikagaien, basoen eta itsasoaren ekosistema indartzeko eta iraunkortasunean, lehiakortasunean eta lurralde-orekan oinarritutako garapen-eredu bat eraikitzen jarraitzeko.

Trantsizio klimatikoak, eraldaketa teknologikoak eta elikadura-sistemen gaineko presio gero eta handiagoak markatutako testuinguru globalean, Euskadik bere elikadura-subiranotasuna, landa-eta itsasertz-ingurunearen bideragarritasuna eta belaunaldien arteko erreleboa funtsezko sektoreetan bermatzeko erronkari aurre egin behar dio. Plan honek erronka horiei erantzuten die, ekoizpena, industria, berrikuntza eta lurraldea lotzen dituen ikuspegi integral batetik.

Euskadi bere lurretik eta itsasotik balioa sortzen duen lurraldea da. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, elikagaien industria eta ekonomia urdina biltzen dituen eredua da, eta kalitatezko elikagaiak, jarduera ekonomiko lehiakorra eta pertsonen ongizatea sortzeko ekosistema teknologiko eta enpresarial aurreratu batean oinarritzen da.

Esparru horretan, laguntza-plan hau eraldaketa horri laguntzeko palanka bat da. Balio-kateko katebegi guztietara —ekoizpen primariotik hasi eta transformazio eta merkaturatzeraino — zuzendutako tresna publikoen multzoa modu egituratuan jasotzen du, baliabideetarako sarbidea erraztuz eta sektoreak uneko aldaketetara egokitzeko duen gaitasuna indartuz.

Laguntza-plana 32 laguntza-ildotan egituratzen da, 140 milioi euro inguruko zuzkidura globalarekin, sei esku-hartze eremu handitan egituratuta:

  • Nekazaritzako eta arrantzako lehen sektorea
  • Nekazaritza- eta elikagaigintza-inbertsioa
  • Inbestigazioa eta berrikuntza
  • Elikagaien kalitatea eta sustapena
  • Sektore-egituraketa
  • Landaren eta itsasertzaren garapena

Horrek guztiak ideia nagusi bati erantzuten dio: zaintzen gaituena zaintzea. Lurra, itsasoa, pertsonak eta ezagutza dira gure ereduaren oinarria. Inbertsioak, laguntza publikoa eta berrikuntza ez dira berez helburu bat, baizik eta etorkizuna bermatzeko, aukerak sortzeko eta aldi berean motor ekonomikoa, nortasun kulturala eta kohesio sozialeko elementua den elikadura-sistema indartzeko modu bat.

Azken batean, laguntza-plan honek adierazten du Eusko Jaurlaritzak etorkizunari sustraietatik begiratzen dion herri-eredu batekiko duen konpromisoa: bere baliabideak balio bihurtzen dituen lurraldea, tradizioa eta berrikuntza lotzen dituena, eta Europan elikadura jasangarrian eta ekonomia urdinean erreferente gisa sendotzea helburu duena.

ELIKAGAIEN KALITATEA ETA SUSTAPENA

Esku-hartze Sektoriala Ardoa Sustapena

  • Deskribapena/Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna haztea eta ardoen kalitatea finkatzea, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen bidez.

  • Onuradunak

1) Ardogintzako enpresak.
2) Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak eta mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak.
3) Lanbide arteko erakundeak.
4) Ardoaren sektorean diharduten lanbide-erakundeak, beren estatutu-helburuen artean sustapen-jarduerak egitea dutenak.
5) AGBen eta ardogintzako JDen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak, bai eta horien elkarteak ere.
6) Ardoa sustatzea eta merkaturatzea helburu duten ekoizpeneko aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak.
7) Haiek edo beren bazkideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak.
8) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, beren helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea duten mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko enpresen partaidetza baino ez dutenak.
9) Hirugarren herrialdeetan produktuak eta merkatuak sustatzeko jarduerak garatzeko legez ezarritako eskumena duten erakunde publikoak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

EAEri deialdi edo ekitaldi bakoitzean Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalean esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 8.000.000 €

  • Argitalpen data

Programaren luzapenaren eta Konferentzia Sektorialaren erabakiaren mende.

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Honen arabera: 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Kalitate araubideak

  • Deskribapena/Xedea

1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzea. Ustiategi bakoitzari urteko prima bat emango zaio kalitate-araubideetan parte hartzea- gatik, onuradunak izena ematen duen urtean hasi eta gehienez 5 urtez.
2. Kalitate-araubidea duten produktuekin erkidegoko merkatuarentzat ekoizle-taldeek egindako informazio- eta sustapen-jarduerak garatzen laguntzea.

  • Onuradunak

Lehenengo lerroaren onuradunak izango dira EAEn erregistratutako ustiategien titularrak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute eta/edo Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehen aldiz hartzen badituzte.
Bigarren lerroaren onuradunak izango dira kontseilu arautzaileak, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, EAEko ekoizle-taldeak eta Nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

816.872,90 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Honela kofinantzatuta: funts propioak +FEADER.
Lehenengo lerrorako, izena ematen duen kalitate-araubideari edo araubideei lotutako diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren arabera. Laguntza gehienez ere 3.000 eurokoa izango da ustiategiko eta urteko, eta gehienez ere 5 urtez emango da.
Bigarren lerrorako, informazio eta sustapen-kanpainen ondoriozko gastuen %70era iritsi ahal izango da.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Lehiatu sustapena

  • Deskribapena/Xedea

EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea elikagai-, arrantza- eta baso-produktuak, egoitza soziala EAEn duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.

  • Onuradunak

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.
c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

- Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.
- Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea.
- Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta behar dute.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

670.000 € 

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.
Itzuli beharrik gabeko laguntza, 50.000 € gehienez.
ETE eta ETE ez direnen arteko diskriminazioa. Laguntzaren ehunekoa % 30 eta % 50 artekoa da.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

LANDA ETA ITSASERTZAREN GARAPENA

Erein

  • Deskribapena / Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak (Erein programa) 2023-2027 aldiko NPEPEren "Inbertsioak landa-eremuko oinarrizko zerbitzuetan" esku-hartzearen barnean. Laguntza hauen bidez hainbat helburu erdiesten laguntzen duten azpiegituraz eta ekipamenduz hornitzea lagunduko da, hala nola, landa-eremuko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen, herriak berreskuratzen, enplegua sortzen eta landa-eremuan turismoa sustatzen.

  • Onuradunak

Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatu bezala ulertuak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

10.100.562 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Leader

  • Deskribapena / Xedea

Laguntza horiek 2023-2027ko aldirako NPEPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan onartutako Leader eremuko landa-udalerrietako ekonomia sustatzeko, garatzeko eta dibertsifikatzeko dira.

  • Onuradunak

Beren jarduera LEADER eremuan nekazaritzaz besteko arloetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisiko zein juridikoak), betiere baldin jarduera nagusia nekazaritza badute.

Mikro-enpresak eta enpresa txikiak.
1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.
Bestelako pertsona juridikoak.
Pertsona fisikoak: banakako enpresariak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

6.391.354 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arrantza eta akuikultura sektorearen dibertsifikazioa eta ekonoma urdina bultzatzeko dirulaguntzak

  • Deskribapena / Xedea

Toki-garapen parte-hartzailearen estrategiaren babesean (EDLP) proiektuetarako laguntzak. Arrantza eta Akuikultura sektorearen tokiko ekintza-taldeak (GALP) arrantza-eremuen garapen iraunkorrerako estrategiaren barnean bultzatuak. Laguntza horiek Itsas Garapen Elkarteak  kudeatzen ditu.

  • Onuradunak

Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, Santurtzi, Plentzia eta Donostiako arrantza portua dira estrategia horren aplikazio gunea. Diruz laguntzeko laguntza-lerro hauek ezartzen dira:

a) Inbertsio produktiboak: enpresa berriak eta negozio-ildoak sortu, abian jarri eta hasierako funtzionamendura bideratutako neurria.

b) Enplegua sortzea:

1. Besteren kontura kontratatzea inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen okupatzen zutena galdu duten langileak, arrantza-sektorea dibertsifikatu edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotutako ekimenetan.
2. Langile autonomoak instalatzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridiko baten pean enpresetan sartzea sustatzen duten jarduera independenteak sortzea.

c) Inbertsio ez-produktiboak:

1.Arrainaren kontsumoa sustatzera zuzendutako sustapen-kanpainak, haien ezaugarri eta propietate nutrizionalei balioa emanez.
2. Pertsonak gaitzeko eta prestatzeko enpresak sustatzea, garapen pertsonalerako
3. Arrantzako itsas ondarea eta arrantza-apara arteak zabaltzea
4. Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterketak
5. Erabiltzen ez diren arrantza-aktiboak berriz aprobetxatzeko azterlanak
6. Arrantza-baliabideen ustiapen iraunkorrerako azterlanak
7. Energia-eraginkortasunari buruzko azterlanak eta/edo klima-aldaketaren aurreko jarduerak
8. Arrantza-sektorearen barruan trantsizio digitala sustatzeko azterlanak
9. Ura aurreztearen eta berrerabiltzearen azterketa
10. Logistika, garraio eta banaketa ekintzek eragindako inpaktua murrizteko azterlana
11. Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak
12. Arrantza-sektoreko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituzten jarduerak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

3.000.000 €

  • Argitalpen datak

2026ko uztaila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuilkultura Zuzendaritza

Gizarte ekitaldiak landa ingurunean

  • Deskribapena / Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan landa- eta itsasertzeko ingurua dinamizatzen eta helburu hauetako bat erdiesten laguntzen duten gizarte-ekitaldiak sustatzea.

a) Sektore publikoak zein pribatuak landa- eta itsasertzeko inguruan gizarte-ekitaldi dinamizagarriak finantzatzen parte har dezaten sustatzea
b) Landa- eta itsasertzeko inguruan nabarmen eragin positiboa duten gizarte-ekitaldiak sendotzea eta berriak bultzatzea.
c) Jardute-eremuan eragin ekonomikoa sorraraztea.

  • Onuradunak

EAEko landa-eta itsasertzeko eremuan gizarte-ekitaldiak sustatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

200.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

BERRIKUNTZA

 IKERBAT

  • Deskribapena / Helburua

IKERBAT lerroaren helburua da nekazaritza, basogintza eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea. Halaber, eraginkortasuna handitzea eta lehiakortasuna hobetzea du helburu, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan hazkunde jasangarria lortzen laguntzea eta sektore horietan lankidetza sustatzea ere. Berrikuntza-proiektuen garapena bultzatzea, lankidetzaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren baliokateetan, AEI Agri (Nekazaritzaren produktibitate eta iraunkortasunaren arloko Berrikuntzarako Europako Elkartea) eta Lankidetza Taldeen aldetik, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan (NPB) deskribatzen den bezala. Bi laguntza-lerro:

a) GOen kasuan, lankidetza-proiektuak gauzatzen laguntzea, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean berrikuntza bizkortzeko eta lehen sektorea modernizatzeko beharrei erantzuteko; horretarako, ezagutzen trukea, berrikuntza eta nekazaritzaren eta landa-eremuen digitalizazioa bultzatuko dira, eta ikuspegi horiek beren jardueran hartzea sustatuko da.

b) GCen kasuan, berrikuntzarekin lotutako eta AEI Agriren barruan ez dauden lankidetza-proiektu pilotuak gauzatzen laguntzea.

  • Onuradunak

Enpresa txiki eta ertaina, enpresa handia, enpresaelkarteak eta pertsona fisikoen taldeak. 4. lerroari dagozkion laguntzetarako, nekazaritzako elikagaien eta/edo basogintzaren sektorea modernizatzeko proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako GOko kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne. 6. lerroari dagozkion laguntzetarako, nekazaritzako elikagaien eta/edo basogintzaren sektorearen beharretan eta/edo nekazaritzako elikagaien eta/ edo basogintzaren balio-katearekin eta ingurumenalderdiekin eta/edo landa-ingurunearekin dituen elkarreraginetan fokua duen proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako GC baten parte diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

3.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak + LGENF. 651/2014 Erregelamenduari eta Minimis Erregelamenduari lotutako laguntza. Intentsitate aldakorra lerroaren arabera.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Becas Ikertalent

  • Deskribapena / Helburua

Ikertzaileak (doktore-tesiak egiteko) eta teknologoak prestatzea da helburua. Horretarako, ikertzaile eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresaantolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetara bilduko dira, eta bertan hartuko dute parte, bi programa hauen bitartez:

- Ikertzaileentzako programa: 10 beka.

- Teknologoentzako prestatze-programa: 8 beka.

  • Onuradunak

Proiektu bakoitzerako deialdiaren oinarriek eskatzen duten titulazioa duten pertsonak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

2.090.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Dirulaguntzen Lege Orokorrari atxikia.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Onekin Digitaliza

  • Deskribapena / Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien eta egurraren balio-kateetan digitalizazioa sartzen eta sustatzen laguntzea, haren lehiakortasuna hobetzeko, eta hiru helbururekin:

- Alde batetik, enpresei laguntzea digitalizatzen hasten, sistema digitalak txertatuz.

- 4.0 teknologia erabiliz digitalizazio-fase aurreratuan dauden enpresei laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta egurraren katean eragina duten digitalizazio-proiektu estrategikoak bultzatuz eta azkenik, abereen kudeaketan digitalizazio-teknologia berriak hedatzea.

- Aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko laguntza, honako hauekin lotuta: negozioa abian jartzea edo garatzea; I+G proiektuen bideragarritasunazterlanak egitea; patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzea; elikagaien segurtasunaren arloko ziurtapenestandarrak lortzea; eta berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak egitea.

  • Onuradunak

Pertsona fisikoak eta juridikoak (ETEak eta ez ETEak), elkarteak eta fundazioak, eta elikaduraren eta egurraren balio-kateko pertsona fisikoen, juridikoen eta ondasun-komunitateen elkarteak. Onuradunak izan daitezke jarduera ekonomikoa elikaduraren eta egurraren balio-katearen parte duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketaarrantzaren sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak edo egingo dutenak. Halaber, onuradun izan daitezke nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak.

  • 2026ko deialdiaren zenbatekoa

2.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Ondoz ondoko konkurrentzia. Funts propioak. Linearen araberako laguntza aldakorra. Minimis Erregelamenduari lotutako laguntza. Banakako proiektuak edo proiektu kolektibizatuak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

LEHEN SEKTOREA

Ayudas directas a la renta

  • Deskribapena/Xedea

Zuzeneko laguntzak. Nekazaritza Politika Erkideak (NPE) xedatutako betekizunak betetzen dituzten nekazari eta abeltzainentzat dira, nagusiki. Europar Batasuneko nekazaritza alorrean diharduten langileei egonkortasun ekonomikoa emateko eta haien errentari laguntzeko diseinatuak dira ordainketa hauek.

  • Onuradunak

Zuzeneko laguntzen onuradun nagusiak:

- Nekazari eta abeltzain aktiboak: “Nekazari aktibo” izan behar dute; alegia, haien nekazaritzajarduerak ezin du bigarren mailakoa izan.
- Nekazaritzako ustiategien titularrak: Nekazaritza-lurren jabe nahiz kudeatzaileak, baldin eta nekazaritzako eta ingurumen-zaintzako jardunbide egokiak errespetatzen badituzte.
- Nekazari gazteak: Badira berariazko laguntzak landa-eremuan belaunaldiarteko erreleboa sustatzeko.
- Eskubide historikoen jabe diren nekazariak:Eredu hau berrikusten ari badira ere, badira oraindik ere zenbait onuradun ekoizte-erreferentzia zaharretan oinarrituta kobratzen dutenak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

42.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

NBEF funtsak

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Apoyo sector pesquero y acuicola (FEMPA)

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektoreari diru laguntzak, Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsean (FEMPA) aurreikusitako neurrien arabera.

  • Onuradunak

Honako ildo hauen barruan dauden proiektuak finantzatuko dira:

1. 2026ko arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkorrerako laguntzak.
2. Hondakinak biltzea, arrantzaleek itsasoan eta hondartzetan parte hartuz.
3. Arrantzaren eragina gutxitzeko laguntzak.
4. Energia-efizientziarako eta klima-aldaketa arintzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handitu gabe.
5. Energia-efizientziarako eta klima-aldaketa arintzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handituta.
6. Motorrak ordezkatzeko edo modernizatzeko laguntzak.
7. Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzeko laguntzak, arrantza-gaitasuna handitu gabe.
8. Ontziko lan eta segurtasun-baldintzak hobetzeko laguntzak.
9. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntzak.
10. Balio erantsirako, ekonomia zirkularreko eta elikagaien segurtasunerako laguntzak.
11. Arrantza-sektoreko berrikuntzarako laguntzak.
12. Arrantza-sektoreko prestakuntzarako laguntzak.
13. Arrantza-sektorea kontrolatzeko, ikuskatzeko eta behatzeko laguntzak.
14. Arrantza portuetarako, lehorreratzeko tokietarako, lonjak eta aingura lekuetarako laguntzak.
15. Akuikulturan berrikuntzarako laguntzak.
16. Akuikulturan inbertsio produktiboetarako eta enpresak sortzeko laguntzak.
17. Akuikulturan neutraltasun klimatikorako inbertsioetarako laguntzak.
18. Akuikulturak ingurumen-egoera onari eta ingurumen-zerbitzuak emateko egiten duen ekarpena egiteko laguntzak.
19. Animalien osasun eta ongizate-neurrietarako laguntzak.
20. Giza kapitala eta sareko lana sustatzeko laguntzak.
21. Akuikultura-ekoizpeneko guneen potentziala handitzeko laguntzak.
22. Ikerketa bultzatzeko eta ezagutza hobetzeko laguntzak.
23. Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzurako laguntzak.
24. Arrantza eta akuikultura-produktuak sustatzeko kanpainen bidez merkaturatzea hobetzeko laguntzak.
25. Arrantza eta akuikultura produktuen merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioetarako laguntzak.
26. Arrantza eta akuikultura produktuen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan merkaturatzea sustatzeko laguntzak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

11.150.000 €

  • Argitalpen data

2026ko apirila

  • Laguntza antolatzea

Lehiakorra ez den konkurrentzia

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ayudas a Organizaciones de Productores Pesqueros (OPP)

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza Ekoizleen Erakundeen (OPP) ekoizpen eta merkaturatze-planak prestatzeko eta aplikatzeko neurriak babestea.

  • Onuradunak

Honako gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:

a) Langile propioen gastuak, bai zein egiturakoak baita PEMPetan (Produkzio eta merkaturatze plana) neurri jakin baterako kontratatutakoak.
b) Kanpoko enpresak edo profesional independenteak azpikontratatzea, PEMPen jasotako neurriren bat edo batzuk prestatzeko edo egiteko, PEMPen aldez aurretik onartutako neurriei dagozkien obrak barne, bai eta justifikazio-konturako auditoretza-txostena egitea ere.
c) Ondasunak eta hornidurak eskuratzea.
d) Erakunde zientifikoekin eta beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak.
e) Azoketara, biltzarretara, ikastaroetara, jardunaldietara edo antzeko ekitaldietara joateko joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren gastuak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

3.350.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Cosecha en verde del viñedo

  • Deskribapena/Xedea

Mahatsa heldu aurretik biltzearen helburua da mahatsaren eta ardoaren merkatu-krisiak saihestea eta eskaintzaren eta eskearen arteko oreka berreskuratzea, ardotarako mahasti bateko heldu gabeko mahats-mordoak zeharo kenduz.

  • Onuradunak

Ardotarako mahastien jabeek jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza eskatzeko unean bai berak, ustiatzaile/hazle moduan, bai laguntzaren funtsa diren sailak Mahastizaintza Erregistroan izena emanda badaude.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

2.146.000 €

  • Argitalpen data

2026ko apirila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Relevo Generacional

  • Deskribapena/Xedea

Belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko laguntzak: bi laguntza-lerro ezarri dira:

1. lerroa: Nekazaritzako test iragankorreko espazioak: ustiategiak aldi baterako nekazaritzako test iragankor gisa gaitzen dituzten ustiategien titularrentzako laguntzak, sektorean sartu nahi duten testatzaileentzat. Test iragankorreko espaziotzat hartuko da ustiategi baten titularrak, lan-kontratu bidez, ustiategia erosteko konpromisoa duen pertsona batekin edo batzuekin kudeatzen duena.

2. lerroa: Belaunaldi-erreleborako pizgarriak: nekazaritza-ustiategien titularrentzako laguntzak, baldin eta ustiategia nekazaritza-sektorean kokatu nahi duten pertsonei lagatzen badiete, agindu honetan ezarritako hautagarritasun-betekizunen arabera.

  • Onuradunak

Bi laguntza-lerroen onuradun izan ahalko dira nekazaritza-ustiategiak lagatzen dituzten pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Erretiro-adina lortu izana edo eragiketaren amaieran adin hori lortu izana.

b) Edo, adierazitako adinetik beherakoa bada, nekazaritza-jarduerarako ezintasun iraunkorra edo ezintasun absolutua aitortua izatea.

Gainera, laguntzak arautzen dituen aginduan ezarritako gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

1.500.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Ondoz ondoko konkurrentzia. Funts propioak.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Diversificación de subsectores agrarios

  • Deskribapena/Xedea

Berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritzako nitxo berriak abian jartzea sustatzeko laguntzak, euskal nekazaritza-sektorean eraldaketaeta gaztetze-prozesuak bultzatzeko. Bi laguntzalerro ezarri dira:

1. lerroa: Kontuan hartutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoren batean inskribatutako ekoizpena edo ustiategiaren zati bat duten ustiategien titularrentzako laguntzak, ekoizpen-jarduera garatzen lagunduko duten inbertsioei aurre egiteko.

2. lerroa: Ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, ustiategiaren zati batean edo osoan nekazaritza-jarduerak abian jartzeko edo ekoizpenazalera edo abeltzaintza-etxola handitzeko, betiere kontuan hartutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoen barruan.

  • Onuradunak

EAEn dagoen ustiategiaren titular edo titularkide diren pertsona fisiko edo juridikoak, edo Gaztenek programaren barruan sektorean sartzeko prozesuan daudenak.

Ustiategiak inskribatuta egon behar du, trazabilitateari, ongizateari, higieneari eta animalien osasunari buruzko araudia bete behar du, ustiapen osoa edo haren zati bat nekazaritza-produkziora bideratu behar du kontuan hartutako azpisektoreren batean, ETE izan behar du.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

700.000 €

  • Argitalpen data

2026ko iraila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Reestructuración y reconversión de viñedo

  • Deskribapena/Xedea

Mahats- eta ardo-ekoizleen lehiakortasuna handitzea, mahastiak hobeto kudeatuz eta ekoizpena merkatuari egokituz.

  • Onuradunak

Egungo nahiz etorkizuneko mahastizainak izan daitezke onuradunak, baldin eta beren mahatsekoizpena ardotarako bada. Ezin dute izena eman:

- Mahastien landaketaren gainean indarrean dagoen araudia betetzen ez dutenek, ustiategiaren azalera edozein dela ere.
- Uraren alorreko agintaritza eskudunak ura legez kanpo erabiltzeagatik sendo zigortutakoek, laguntza eskatu duten ureztatze-sailei dagokienez.
- Aurreko bi deialdietan, onartutako eragiketaren bat gauzatzeari uko egin ziotenek Autonomia Erkidegoak horretarako xedatutako epetik kanpo; eragiketa bat ordaintzea eskatu zutenek Autonomia Erkidegoak laguntza eskatu zuteneko finantza-ekitaldiaren ondorengo bigarren finantza-ekitaldian eskatzeko xedatutako epetik kanpo; eragiketa bat egiteko laguntza eskatu eta onartuagatik ere, gauzatu gabe utzi zutenek.

Eskabideak banaka edo taldean aurkeztu ahal dira.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean EAEri deialdi nahiz ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 700.000 €.

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Razas autóctonas

  • Deskribapena/Xedea

EAEko arraza autoktonoen abeltzaintzaelkarteentzako laguntzak, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.

  • Onuradunak

Xedapen honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn diharduten arraza autoktonoen abeltzaintza-elkarteek, baldin eta Abere Arrazak Sustatzeko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude. Arraza autoktonoen euskal elkarteek aitortuta egon beharko dute liburu genealogikoa eramateko, eta euskal arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzeari eta animalia-arrazak sustatzeko erakundeak arautzeari buruzko ekainaren 2ko 81/2015 Dekretuaren xedapenak bete beharko dituzte.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

600.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Transición ecológica

  • Deskribapena/Xedea

Ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak, hainbat laguntza-lerrorekin:

- 1. lerroa: ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak sortzen laguntzea.
- 2. lerroa: ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterketak egiteko laguntza.
- 3. lerroa: Erakusketa- eta bisita-jardueretarako laguntza.
- 4. lerroa: ekoizpen ekologiko bihurtzeko aholkularitza integrala.
- 5. lerroa: ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza.
- 6. lerroa: Nekazaritzako ustiategiak ohiko ekoizpen ekologiko bihurtzeko proiektuak garatzea.

  • Onuradunak

1., 2., 3., 4. eta 5. lerroetan: Pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun, eta horien artean sartuko dira kooperatibak edo nekazaritzako beste elkarte batzuk, baldin eta beren helburuen artean sektoreko aholkularitza eta/edo informazioa eta laguntza badute eta ekoizpen ekologikoan esperientzia egiaztatua badute. Aurrekoen artean sartzen dira ekoizleen elkarteak eta erakundeak, eta horiek ezin dute haietara afiliatzeko eskatu, zerbitzua eskuratu ahal izateko.

6. lerroaren kasuan: kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazaritzaustiategien titularrak, baldin eta ustiategiaren zati bat edo ustiategi osoa ekoizpen ekologikorako bihurtze-prozesu baten eraginpean jarri nahi badute, jarduera ekologiko bat hasten duten pertsonak, edo, ziurtagiri ekologikoan egonik, ekoizpen-eremua ekoizpen-orientazio berrietara nabarmen eraldatzen duten pertsonak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

300.000 €

  • Argitalpen data

2026ko uztaila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak.
6. lerroa: Minimis Erregelamenduari atxikituta dagoen laguntza

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Intervención Sectorial Frutas y Hortalizas

  • Deskribapena/Xedea

Hauek dira laguntza honen helburuak:

1. Eskaintza kontzentratzea eta ekoizpena merkaturatzea.
2. Ingurumenarekiko jardunbide adeitsuak sustatzea, garatzea eta aplikatzea, izurrite eta gaitzekiko immuneak, hondakin gutxi dakartenak edo azpiproduktuak ekologikoki kudeatzeko aukera ematen dutenak, hala nola berrerabiltzea edo balorizatzea.
3. Biodibertsitatearen babesa eta hobekuntza eta baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatzea, bereziki ura, lurzorua eta airearena.
4. Klima-aldaketari egokitzen eta haren ondorioak leuntzen laguntzea, hori ere negutegi-efektua eragiten duten gas gutxiago isuriz, karbono gehiago bahituz eta energia jasangarriaren erabilera bultzatuz. Beraz, ekintza hauek lagunduko dira diruz, besteak beste:

a) Inbertsioak aktibo material zein immaterialetan, ikerkuntzan eta ekoizte-modu esperimental eta berritzaileetan, eta beste ekintza batzuetan.
b) Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak, hainbat arlotan, hala nola, besteak beste, izurritekontrola, gai fitosanitarioen erabilera, laneko segurtasuna eta osasuna...
c) Prestakuntza, hainbat arlotan (jardunbide egokiak, animalien osasuna, merkaturatzea...)
d) Ekoizpen ekologiko edo integratua.
e) Sustatzea, komunikatzea eta merkaturatzea.
f) Kalitate-errejimenak aplikatzea.
g) Trazabilitate- eta ziurtatze-sistemak aplikatzea.
h) Klima-aldaketaren ondorioak leundu eta hari egokitzeko ekintzak.

  • Onuradunak

Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

230.000 €

  • Argitalpen data

2026ko irailaren 15a baino lehen

  • Laguntza antolatzea

Funts propioak eta NBEFaren finantzaketa.
Oinarri hartuta 857/2022 Errege Dekretua, urriaren 11koa, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen eta haien antolakundeen funts eta programa eragileak arautzen dituena, NPEPEaren esku-hartze sektorialaren esparruan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Becas de estudios naútico - pesqueros

  • Deskribapena/Xedea

EAEko ikastetxeetan nautika eta arrantzako ikasketak egiteko bekak.

  • Onuradunak

CIFP Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika Eskolan eta Ondarroako Antiguako Arrantza Lanbide Heziketako Eskolan 2025-2026 ikasturterako nautikako eta arrantzako irakaskuntza ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzendutako bekak. Dirulaguntza jaso ahal izango dira 2025-2026 ikasturtean honako kontzeptu hauei dagozkien gastuak:

a) Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeko gastuak.
b) Ikastetxera joateko gastuak.
c) Mantenu-gastuak.
d) Ikasketetarako material-gastuak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

132.076 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Bienestar animal

  • Deskribapena/Xedea

Laguntza horien helburua da animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura prestatzeak eta ezartzeak eragindako gastuak finantzatzea, bai eta animalien ongizatearen ziurtagiriaren berezko gastuak ere.

  • Onuradunak

Banakako ustiategien titularrak diren pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradun, bai eta egoitza EAEn duten erakunde pribatuak ere, besteak beste, nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten kooperatibak, enpresak, elkarteak edo bestelako nekazaritza-elkarteak. Nolanahi ere, operadore gisa jardun behar dute biltzen dituzten ustiategien % 100i barne-ikuskapena egiteko prozedura ezartzen, baldin eta beren helburuen artean honako hauek badituzte: animalia-jatorriko elikagaiak ekoiztea eta/edo merkaturatzea, txerrien azpisektoreetakoak, erruteko hegazti-hazkuntza, landa-oilaskoa, ardi-esnea, ahuntz-esnea, esnetarako behi-azienda, haragitarako behi-azienda eta untxiazienda.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

100.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak.
Minimis Erregelamenduari atxikituta dagoen laguntza

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Becas Itsasoratu

  • Deskribapena/Xedea

Arrantza-ontzietan nautikako eta arrantzako heziketa-zikloetako ikasleen prestakuntzaegonaldiak ahalbidetzeko laguntzak. Arrantzasektorearen errealitatean prestakuntza-jarduna sustatzea dute helburu, arrantza-enpresek nautika- eta arrantza-zikloetako ikasleak ontziratzea erraztuz, ontziratze-aldi bakoitzean sortutako gastuengatik laguntza ekonomikoaren bidez.

  • Onuradunak

Laguntza hauen onuradun izango dira erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-ziklo hauetako 1.maila egiten ari diren ikasleak, honako ikastetxe hauetako edozeinetan:

a)Pasaiako Nautika eta Arrantza Prestakuntzako Zentroa:

- Blas de Lezo, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan.

b) Ondarroako Antiguako Nautika eta Arrantza Lanbide Heziketako Eskola, eta bertan ematen diren ondorengo kurtsoetan matrikulatuta dauden ikasleek ahal izango dute beka hauetara aurkeztu:

- Ontzi handi eta itsasontzi handietako makineriaren mantentze-lanak antolatzen dituen goi-mailako teknikaria.
- Itsas garraioko eta altuera-arrantzako goimailako teknikaria.
- Ontzi handi eta itsasontzi handietako makineria mantentzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
- Nabigazioko eta itsasertzeko arrantzako teknikaria..

Ikasleek ikasturteko ikasgai guztiak gainditu beharko dituzte, eta ezin izango dute, eskolaordutegiaren% 15 baino gehiagoko justifikatu gabeko asistentzia-faltarik izan beharko.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

98.700 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka

  • Zuzendaritza arduraduna

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Mujer agricultora

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako helburuen zati bat betetzen laguntzeko laguntzak, nekazaritzasektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari dagokionez.

  • Onuradunak

Emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu duten Euskal Autonomia Erkidegoko irabaziasmorik gabeko elkarte edo erakundeak. Halaber, erakunde onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, izaera pribatukoak, ondasunerkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, diruz lagunduko diren proiektuak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna badute.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

80.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Ondoz ondoko konkurrentzia. Funts propioak

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Alojamiento temporero

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak, honako hauek barne:

- Sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak eraikitzea edo erostea. Laguntza-lerro horretarako gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da.
- Sasoikako langileei ostatu emateko ondasun higiezinak birgaitzea, eraberritzea edo egokitzea (Higiezinen Erregistroan inskribatuta egon daitezke sasoiko langileei ostatu emateko, edo izena eman dezakete egokitu ondoren).
- Arkitekturako, ingeniaritzako edo beste adar tekniko bateko profesionalen zerbitzu-sarien gastuak, higiezinak eraberritzeko edo egokitzeko inbertsioekin edo gastuekin zerikusia dutenak, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 10 gehienez.
- Altzariak eta ekipamendua.

  • Onuradunak

a) Pertsona fisikoak edo juridikoak, edozein forma juridiko, publiko edo pribatu dutela ere. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, betiere nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.
b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasunerkidegoak, baldin eta nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.

Bertan parte hartzen duten pertsona guztiak izango dira onuradun, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

40.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak
Minimis Erregelamenduari lotutako laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIGINTZA ARLOKO INBERTSIOA

Sendotu

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landagarapenaren sektoreetako inbertsio-proiektuei laguntzea, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanez eta aipatu maileguen interestasetan hobariak emanez, mailegu horien finantzakostua murriztearren. Laguntza-lerro hauek planteatu dira:

a) Bermeak emateko nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako ETEek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioen proiektuei.

b) Bermeak emateko nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei.

c) Interes-tipoen gaineko hobariak, finantza-kostua gutxitzeko.

  • Onuradunak

Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landagarapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

- Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.

- Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik ezein merkatutan zazpi urte baino gutxiago igaro izana eragiketak egiten.

- Arrisku-finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negoziobolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

18.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Laguntzak esleitzeko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da, hau da, modu ordenatuan esleituko dira, eskabideak aurkezteko unearen arabera, funts guztiak agortu arte.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Lehiatu Inversión

  • Deskribapena/Xedea

Hainbat sektore/proiektutan inbertsioak egiten laguntzea:

1. Nekazaritza-jatorriko produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak.
2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
3. Aurreko puntuetan sartzen ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietako inbertsioak.
4. Produktu ekologikoak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
5. Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoetan egindako inbertsioak, bi inbertsio-lerroren bidez:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa: Helburua da gastronomiako unibertsitate-graduetan edo sukaldaritzako eta/edo sukaldaritzako goi-mailako zikloan titulazioa duten pertsonek hasitako gastronomia-negozioak bultzatzea, kalitatea bereizgarri izango duen establezimendu gastronomiko berri bat abian jartzeko.
b) Bikaintasuna sendotzeko programa: Helburua da ibilbide eta kalitate aitortua duten establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektorearen kalitate-estandarretan eta -egiaztapenetan haien aintzatespena hobetzeko, bereziki nazioartean aintzatetsitako gastronomia-gidetan eta bikaintasun gastronomikoko rankingetan.
c) Sukaldaritza bertikaleko programa.

  • Onuradunak

Nekazaritzako elikagaiak eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako pertsona fisiko eta juridikoak.

5.1 lerrorako, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia-zuzendaritza edo sukaldea bere gain hartuko duten edo hartu duten pertsona fisikoak, eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, non negozioaren gastronomia-zuzendaritza edo sukaldaritza bere gain hartuko duen pertsona gutxienez negozioaren % 10aren titularra izango den eta negozio hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen.

5.2 lerrorako, sektore pribatuko pertsona juridikoak: negozioaren zuzendaritza gastronomikoa edo sukaldea bere gain hartuko duen pertsona gutxienez negozioaren % 10en titularra denean eta negozio hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoenean.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

14.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka.

Funts propioak eta LGENFaren finantzaketa. Inbertsioaren % 60ra arteko laguntza ETEetan eta % 25era artekoa gainerako enpresetan.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Intervención Sectorial Vino - Inversión

  • Deskribapena/Xedea

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzea eta merkatuaren eskariei hobeto egokitzea, halaber haien lehiakortasuna areagotzea, ardogintzarako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri nahiz ez-ukigarriari laguntza emanez, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei emanez ere. Energiaaurrezpena, energia-eraginkortasun orokorra eta prozesu jasangarriak hobetzea ere izan daitezke helburuak.

  • Onuradunak

1. Mahastizaintza- eta ardogintza-enpresak.
2. Mahastizain- eta ardogile-erakundeak.
3. Bi ekoizleren nahiz gehiagoren elkarteak, nortasun juridikodunak.
4. Lanbidearteko erakundeak.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean EAEri deialdi nahiz ekitaldi bakoitzerako esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 3.500.000 €, Ardogintzako Eskuhartze Sektorialaren (AES) aplikazioa oinarri hartuta.

  • Argitalpen data

2026ko urtarrila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. NBEF Europako funtsa.
Oinarri hartuta 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, mahastizaintzako eta ardogintzako eskuhartze sektoriala arautzen duena.
Mugarik gabea, % aldagarriarekin (% 40 artekoa).

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Handitu Innova

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritza-ekoizpen primarioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak, osagai teknologiko handia duten 300.000 €-tik gorako proiektuak.

  • Onuradunak

1. Titularra edo titularkidea familia-ustiategi bateko pertsona fisikoa duten ustiategiak.

2. Titularra pertsona juridikoa duten elkarteustiategiak:

- 1. taldea: lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasunerkidegoak, sozietate zibilak, Lurraren Ustiapen Komunitarioko Kooperatibak (IAEE) eta lan elkartuko kooperatibak, EB 1305/2013 Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoaren arabera. Besteak beste:

a) Lehen eta bigarren mailako nekazaritzakooperatibak.
b) Kooperatiba mistoak, gehienbat lan elkartuko kooperatibek eta nekazaritzako kooperatibek osatuak.

- 2. taldea: Nekazaritzako Makineria Erabiltzeko Kooperatibak (CUMA)

- 3. taldea: Ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo titulartasun partekatuko erakundeak, baldin eta gutxienez kideen % 50 nagusiki nekazariak badira, eta gutxienez kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren % 50 nagusiki nekazariak diren kideena bada.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

1.250.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Laguntzak esleitzeko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da, hau da, modu ordenatuan esleituko dira, eskabideak aurkezteko unearen arabera, funts guztiak agortu arte.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

SEKTOREAK EGITURATZEA

Kooperatu

  • Deskribapena/Xedea

Nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak integratzeko eta elkartzeko prozesuak sustatzea, hartara bigarren graduko nahiz gradu handiagoko kooperatibak eta elkarlan ekonomikoko beste modalitateak sor daitezen, hala nola enpresataldeak, kooperatiben arteko lankidetza-akordioak, kooperatiba-taldeak edo kooperatiba mistoak, guztiak ere abenduaren 20ko 11/2019 Euskadiko Kooperatiben legean aintzatetsitako figurak. III. kapitulua, 146. eta 155. artikuluen artean), Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren prozesuak, elkarte horien enpresa-dimentsioa, eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzera bideratuak.

  • Onuradunak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte nekazaritzako elikagaien erakunde hauek, baldin eta laguntzaren xede diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte:

- Nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak.
- Nekazaritzako elikagaien sektoreko bigarren graduko kooperatibak.
- Nekazaritzako eraldatze-sozietateak.
- Merkataritza-erakundeak, baldin eta beren kapital sozialaren ehuneko 50 baino gehiago arestian aipatutako erakundeetako batena bada. Sozietate anonimoa bada, akzioek izendunak izan beharko dute.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

1.000.000 €

  • Argitalpen data

2026ko maiatza

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak.
Minimis Erregelamenduari lotutako laguntza.

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Agrupaciones de producciones agrarias y forestales (APAs)

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko produkzioa batera merkaturatzen duten nekazaritza sektoreko ekoizleelkarteak edo horien batasunak finantzatzeko laguntzak.

  • Onuradunak

Nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizletaldeak edo -erakundeak, eta horien batasun edo federazioak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta basogintzako ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren eta hura egokitzeko aginduen arabera aitortuta badaude.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

400.000 €

  • Argitalpen data

2026ko uztaila

  • Laguntza antolatzea

Norgehiagoka. Funts propioak eta LGNEF.
NPEPEak xedatutako esparruan oinarrituta.

  • Zuzendaritza arduraduna

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

Elkarteak

  • Deskribapena/Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaeta elikagaigintza-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntza ekonomikoak, urtean zehar azterlanak eta prestakuntza-jarduerak egiteko, jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko, beren gizarte-helburuak betetzeko funtzionamenduak eragindako gastuetarako, eta elkartekideak sustatzeko azoka eta lehiaketetarako.

  • Onuradunak

EAEko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako lanbide-elkarteak eta horien federazio eta konfederazioak izan daitezke laguntza hauen onuradun. Kanpo geratzen dira izaera sindikala duten nekazaritzako erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea xede dutenak, bai eta urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan, EAEko arraza garbien abeltzaintza-elkarteei dirulaguntzak ematea arautzen duenean, biltzen diren elkarteak ere.

  • Deialdiaren zenbatekoa 2026

350.000 €

  • Argitalpen data

2026ko ekaina

  • Laguntza antolatzea

Araudi berria idatziko da, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretua ordeztuko duena, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntzei buruzkoa (Elkarteak programa).

  • Zuzendaritza arduraduna

Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritza eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Azken aldaketako data: