Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2016/05/17

Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioiren laguntzak onartu ditu lehen sektorean eta landa ingurunean enpresa lankidetza sustatzeko

2015-2020 aldirako Euskal Herriko Landa Garapeneko Programaren baitan kokatzen dira. Besteak beste, nekazaritza, elikagaigintza eta basogintzaren sektoreetan produktu berri, praktika, prozesu eta teknologien garapena lagunduko da diruz.

Europako Parlamentuaren araudian eta 2015-2020 aldirako Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan aurreikusten diren laguntzen deialdiaren 2016rako oinarriak onartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Laguntza horiek 2.500.000 euroz hornitu dira eta beraien helburua da hainbat lankidetza mota sustatzea lehen sektorean edo landa ingurunean diharduten bi erakunderen artean gutxienez.

Agindu honen eremuaren baitan ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko diru laguntza izaera edukiko dute eta proiektuen gauzatze epea urtekoa edo biurtekoa izango da.

Laguntza bideak

Lankidetzarako laguntzen barruan, honako honetarako laguntza bideak ezarriko dira: 

  1. Europako Berrikuntza Elkartearen (AEI) Talde Operatiboak sortzea eta lanean jartzea nekazaritzaren produktibitatearen eta iraunkortasunaren alorrean. 
  2. Produktu berriak, praktikak, prozesuak eta teknologiak garatzea, nekazaritza, elikagaigintza eta basogintzaren sektoreetan, Berrikuntza Taldeekin lankidetzan aritzeko planteamenduen ondorioz. 
  3. Agente txikien arteko lankidetza lan prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, bai eta turismo zerbitzuak garatu edo merkaturatzeko ere. 
  4. Elkarrekin diharduten banaketa katearen agenteak, beraien produktuak merkaturatu eta sustatzeko, merkaturatze kanal laburrak eta tokiko merkatuak abian jarriz edo garatuz, eta tokiko testuinguruan sustapen jarduerak eginez. 
  5. Agenteen arteko lankidetza klima aldaketa arintzeko edo moldatzeko baterako ekintzak garatzeko eta ingurumenari lotutako proiektu eta praktiken gaineko baterako planteamenduetarako. 
  6. Lankidetza horizontala eta bertikala banaketa agenteen artean elikagaiak egiteko eta energia ekoizteko eta industri prozesuetan erabiltzen den biomasaren hornikuntza iraunkorrean. 
  7. Lankidetza osasun laguntzarekin, gizarte integrazioarekin, komunitateak babestutako nekazaritzarekin eta ingurumenari eta elikadurari buruzko heziketarekin lotura duten jardueren dibertsifikaziorako..

Laguntzez baliatuko direnak desberdinak izango dira laguntza lerroaren arabera, eta, beraz, talde operatiboak zein proiektu bat garatzeko elkartu eta berrikuntza talde bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izan ahal izango dira onuradunak. Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honetan arautzen diren laguntzen kudeaketa. Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.