Sindikatuen Hauteskundeen Jakinarazpenak

Deskribapena


Espedienteen izapidetzean dagoeneko zuzendu diren gorabeheren abisua (PDF, 62 KB)

 Honako hauek dira bulego publikoaren eginkizunak:

a) Eremu funtzional edo lurralde-eremu batean edo gehiagotan hauteskundeak egiteko akordioen gaineko komunikazioa jasotzea, akordio horiek gordailutu eta zabaltzeko, akordioak Autonomia Erkidegoko lurralde historiko baten eremua gainditzen dutenean.

b) Lurralde-bulegoetan erregistratutako hauteskunde-aktei dagozkien datuak jasotzea, hilero, bulego horietatik.

c) Sindikatu bakoitzak lortu dituen emaitzen gaineko ziurtagiriak eta komunikazioak luzatzea, ukitutako eremuak Autonomia Erkidegoko lurralde-historiko bat gainditzen duenean.

d) Lurralde-bulegoen funtzionamendua koordinatzea.

e) Hauteskunde sindikaletako inprimakien eredu ofizialak prestatu, argitaratu eta banatzea.

f) Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egindako hauteskunde sindikalen gaineko datuak Estatuko Bulego Publikora igortzea

hilero.

g) Lege- edo erregelamendu-mailako beste edozein arauk esleitzen dizkion eginkizunak

Honako hauek dira lurralde-bulego bakoitzak bere jarduketa-eremuan dituen eginkizunak:

a) Enpresan edo lantokian hauteskundeak sustatu nahi dituztenen komunikazioak jasotzea.

b) Eremu funtzional edo lurralde-eremu batean edo gehiagotan hauteskundeak egiteko akordioen gaineko komunikazioa jasotzea, akordioa gordailutu eta zabaltzeko. Akordioak lurralde-bulegoaren lurralde historikoaren eremua gainditzen badu, Bulego Publikora bidali behar du akordioaren gaineko komunikazioa.

c) Hauteskunde-aktak erregistratzea edo erregistratzeko baimena ukatzea, aldez aurretik Sindikatu Hauteskundeetako Batzordeak akten gainean egindako ebaluazioa eta haren funtzionamendu-araudia kontuan hartuta.

d) Sindikatu bakoitzak lurralde-bulegoari dagokion lurralde historikoan lortu dituen emaitzen gaineko ziurtagiriak eta komunikazioak luzatzea.

e) Bulegoari dagokion lurralde historikoan egiten diren sindikatu-hauteskundeen emaitzak bidaltzea hilero Bulego Publikora.

f) Ordezkapenen, errebokatzeen, dimisioen eta agintaldi-bukaeren gaineko komunikazioak jasotzea, eta horiek iragartzea.

g) Lantokiren batean langileen ordezkaritza-organoak hautatzeko hauteskundeak egiten badira eta lantokia desagertzen bada, enpresaren legezko ordezkaritzaren komunikazioa jasotzea. Enpresak ez badu legezko ordezkaririk, komunikazioa langileen legezko ordezkaritzak edo ordezkari sindikalek egingo dute, baldin eta halakorik badago.

h) Lege- edo erregelamendu- mailako beste edozein arauk esleitzen eginkizunak

 

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABAKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Samaniego kalea, 2-2. solairua

01008 VITORIA-GASTEIZ

Email: eleccionesaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Gran Vía, 85-7. solairua

48011 BILBAO

Email: eleccionesbizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Intxaurrondo kalea, 70-2. solairua

20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Email: elec-sind-gi@euskadi.eus

 

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Hauteskundeen Jakinarazpenak: 0081901

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Hauteskunde sindikalen sustatzaileek hauteskundeak egiteko asmoa jakinarazi beharko diete lan-agintaritzaren mendeko bulego publikoari eta enpresari, hauteskunde-prozesua hasi baino hilabete lehenago, gutxienez.

Hauek izan daitezke hauteskunde sindikalen sustatzaile:

- ordezkaritza handieneko erakunde sindikalak.

- enpresan gutxienez ordezkarien % 10 daukaten erakunde sindikalak.

- lantokiko langileak, gehiengoak hala erabakiz gero.

 

Betekizunak:

Enpresako zuzendaritzari eta Lan Harremanen Zerbitzuari jakinarazi beharko diete. Jakinarazpen horren ondoren, hauteskunde-mahaia eratuko da eta horrela emango zaio hasiera hauteskunde-prozesuari. Hauteskunde-prozesuan lortzen den informazio guztia lan-agintaritzari jakinarazi beharko zaio, eta horrela behar bezala artxibatuta eta erregistratuta geratuko da hauteskunde sindikaletarako lurralde-bulegoetan, zeinak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzen menpekoak baitira.

Aurreabisuak

AURREZ AURRE

Hauteskunde-prozesua egin ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, kasuan kasuko lurralde historikoko hauteskunde sindikaletarako lurralde-bulegoan, hiru eguneko epean, dokumentu hauek aurkeztuko ditu: hauteskunde-akta, boto baliogabe edo aurkaratuen boto-paperak, eta mahaiaren eraketa-akta.

Aurkezteko epea: hiru egun, bozketa egiten denetik aurrera.

Lehendakariak mahaiko kideren bat eskuordetu ahalko du idatziz.

Enpresa Batzorderako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Langileen ordezkaritzarako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Langileen Batzordeetarako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Administrazioko langileen ordezkaritzarako inprimakiak