Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta lurralde-bulegoak.

Deskribapena


Espedienteen izapidetzean dagoeneko zuzendu diren gorabeheren abisua (PDF, 114 KB)

Sindikatu Hauteskundeetako Ofizina Publikoak eta bere eremuko Lurralde Bulegoak dira, indarrean dagoen legediaren baitan, Lan Agintaritzari dagozkion berezko funtzioak egiteko ahalbidetuak dauden administrazio-organoak. Funtzio horien artean, erregistroarekin zerikusia duten jarduerak, gordailuak, Sindikatu Hauteskundeetako aktak eta hauteskundeekin zerikusia duten eta eskumenak egikaritzeko beharrezkoak diren jarduerak daude

Honako hauek dira bulego publikoaren eginkizunak:

a) Eremu funtzional edo lurralde-eremu batean edo gehiagotan hauteskundeak egiteko akordioen gaineko komunikazioa jasotzea, akordio horiek gordailutu eta zabaltzeko, akordioak Autonomia Erkidegoko lurralde historiko baten eremua gainditzen dutenean.

b) Lurralde-bulegoetan erregistratutako hauteskunde-aktei dagozkien datuak jasotzea, hilero, bulego horietatik.

c) Sindikatu bakoitzak lortu dituen emaitzen gaineko ziurtagiriak eta komunikazioak luzatzea, ukitutako eremuak Autonomia Erkidegoko lurralde-historiko bat gainditzen duenean.

d) Lurralde-bulegoen funtzionamendua koordinatzea.

e) Hauteskunde sindikaletako inprimakien eredu ofizialak prestatu, argitaratu eta banatzea.

f) Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egindako hauteskunde sindikalen gaineko datuak Estatuko Bulego Publikora igortzea hilero

g) Lege- edo erregelamendu-mailako beste edozein arauk esleitzen dizkion eginkizunak

Hauteskunde-prozesua izapidetzeko jakinarazpen guztiak, Lan Agintaritzaren menpeko bulego publikoari zuzendutakoak, telematikoki edo aurez aurre egin ahal izango dira, hauteskunde aktak izan ezin, hauek paperean aurkeztu behar baitira

“Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu” atala klikatu eta “Aurrez aurreko izapidea” fitxan dagoen informazioa irakurri

Hauteskunde sindikalerako Eusko Jaurlaritzaren aplikazio informatikoaren erabiltzaile baimenduak, aurrez aurre komunikatu ahal izango dira Lan Agintaritzaren menpeko bulegoarekin, 2025eko urriaren 1era arte. Data horretarik aurrera, telematikoki jakinarazi beharko dira aplikazio hori erabiliz, eta informazio gehiago eskuratuz “Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu” atalean, “Izapidetze telematikoa” fitxan

Errekurtso eta intzidentziak aurkeztu nahi dituzten pertsonak, erabiltzaile gisa aplikazioan altan ez badaude,  aurrez aurre aurkeztu ahalko dituzte

Honako hauek dira lurralde-bulego bakoitzak bere jarduketa-eremuan dituen eginkizunak:

a) Enpresan edo lantokian hauteskundeak sustatu nahi dituztenen komunikazioak jasotzea

b) Eremu funtzional edo lurralde-eremu batean edo gehiagotan hauteskundeak egiteko akordioen gaineko komunikazioa jasotzea, akordioa gordailutu eta zabaltzeko. Akordioak lurralde-bulegoaren lurralde historikoaren eremua gainditzen badu, Bulego Publikora bidali behar du akordioaren gaineko komunikazioa.

c) Hauteskunde-aktak erregistratzea edo erregistratzeko baimena ukatzea, aldez aurretik Sindikatu Hauteskundeetako Batzordeak akten gainean egindako ebaluazioa eta haren funtzionamendu-araudia kontuan hartuta.

d) Sindikatu bakoitzak lurralde-bulegoari dagokion lurralde historikoan lortu dituen emaitzen gaineko ziurtagiriak eta komunikazioak luzatzea.

e) Bulegoari dagokion lurralde historikoan egiten diren sindikatu-hauteskundeen emaitzak bidaltzea hilero Bulego Publikora.

f) Ordezkapenen, errebokatzeen, dimisioen eta agintaldi-bukaeren gaineko komunikazioak jasotzea, eta horiek iragartzea.

g) Lantokiren batean langileen ordezkaritza-organoak hautatzeko hauteskundeak egiten badira eta lantokia desagertzen bada, enpresaren legezko ordezkaritzaren komunikazioa jasotzea. Enpresak ez badu legezko ordezkaririk, komunikazioa langileen legezko ordezkaritzak edo ordezkari sindikalek egingo dute, baldin eta halakorik badago.

h) Lege -edo erregelamendu- mailako beste edozein arauk esleitzen eginkizunak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABAKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Samaniego kalea, 2-2. solairua

01008 VITORIA-GASTEIZ

Email: eleccionesaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Gran Vía, 85-7. solairua

48011 BILBAO

Email: eleccionesbizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO SINDIKATU HAUTESKUNDEEN BULEGO PUBLIKOA

Intxaurrondo kalea, 70-2. solairua

20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Email: elec-sind-gi@euskadi.eus

 

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Hauteskundeen Jakinarazpenak: 0081901

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aplikazio informatikoko erabiltzaileak: sindikatuak bakarrik

Aplikazioa erabili ahal izateko beharrezkoa da sindikatuak erabiltzaile gisa alta eskatzea  baimena eman dezaken erakundeko pertsonari edo pertsonei.

Alta eskaerak Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan izapidetzen dira. Alta hauek, Sindikatu interesduneko arduradun edo ordezkariak egin behar ditu, euren jarduteko gaitasuna egiaztatuz (izendapen edo ahalorde kopia bitartez), erabiltzailearen datu hauek azalduz:

- NAN/AIZ

- Izen-abizenak

- Kide den sindikatua

- Lurralde historikoa

- Telefono mugikorra

- Helbide elektronikoa

Zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko:

elecciones@euskadi.eus

trabajo@euskadi.eus

Telematikoki aurkeztu daitezkeen hauteskunde-dokumentuak:

Aurreabisuak eta horrekin batera doazen hautagaitzak: sindikatuek bakarrik aplikazioa erabiliz

Aurkaratze eta intzidentziak:

Sindikatuek aplikazio informatikoa erabiliz

Enpresak, administrazioak eta erakunde publikoak, hautatutako ordezkariak (edo ordezkoak) eta interesa duen edozein pertsona edo erakunde, beherago dagoen estekaren bidez.

Aurkezteko epeak "Aurrez aurreko izapidetzea" izeneko fitxan adierazitako berberak dira

Ondoren, zure espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu "Nire karpeta bidez"

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hauteskunde sindikalen sustatzaileek hauteskundeak egiteko asmoa jakinarazi beharko diete lan-agintaritzaren mendeko bulego publikoari eta enpresari, hauteskunde-prozesua hasi baino hilabete lehenago, gutxienez.

Hauek izan daitezke hauteskunde sindikalen sustatzaile:

- ordezkaritza handieneko erakunde sindikalak.

- enpresan gutxienez ordezkarien % 10 daukaten erakunde sindikalak.

- lantokiko langileak, gehiengoak hala erabakiz gero.

 

Betekizunak:

Enpresako zuzendaritzari eta Lan Harremanen Zerbitzuari jakinarazi beharko diete. Jakinarazpen horren ondoren, hauteskunde-mahaia eratuko da eta horrela emango zaio hasiera hauteskunde-prozesuari. Hauteskunde-prozesuan lortzen den informazio guztia lan-agintaritzari jakinarazi beharko zaio, eta horrela behar bezala artxibatuta eta erregistratuta geratuko da hauteskunde sindikaletarako lurralde-bulegoetan, zeinak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzen menpekoak baitira.

Aurreabisuak

Hauteskunde-aktak eta gainerako hauteskunde-agiriak aurkeztea

AURREZ AURRE

Aurkezteko epeak, gaien arabera:

Hauteskundeen aurreabisua (Langileen Estatutuko 67.artikulua): gutxienez hilabete bateko aurreabisua eta gehienez 3 hilabetekoa

Hauteskunde-akten erregistroa ( Langileen Estatutuko 75.6 artikulua): Hauteskunde-prozesua egin ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, kasuan kasuko lurralde historikoko hauteskunde sindikaletarako lurralde-bulegoan, hiru eguneko epean, dokumentu hauek aurkeztuko ditu: hauteskunde-akta, boto baliogabe edo aurkaratuen boto-paperak, eta mahaiaren eraketa-akta

Aurkezteko epea: hiru egun, bozketa egiten denetik aurrera

Lehendakariak mahaiko kideren bat eskuordetu ahalko du idatziz

3 egun baliodun:

Ordezkapen, errebokazio, dimisioa eta agintaldi-amaieren jakinarazpenak (1844/94 Errege Dekretuaren 14. Artikulua): 10egun baliodun

Hauteskunde arloko erreklamazioak ( Langileen Estutuko 76.artikulua):

3 egun baliodun, gertaera jazo zenetik edo mahaiak erreklamazio ebatzi zuenetik. Hautagai-zerrendarik aurkeztu ez duten sindikatuen kasuan, 3 eguneko epea aurkaratuko den gertakariaren berri izan zenetik hasiko da

10 egun baliodun aktak bulegoan sartzen direnetik, baldin eta bozketa-eguneko ekintzak edo horren ondorengoak aurkaratzen badira

Enpresa Batzorderako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Langileen ordezkaritzarako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Langileen Batzordeetarako inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Administrazioko langileen ordezkaritzarako inprimakiak