PRTR (Emisio eta Transferentzi Kutsagarrien Europako Erregistroa)

Deskribapena


508/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako jarduera bat edo batzuk egiten dituen konplexu bakoitzaren titularrak, aipatutako eranskinean jasotako gaitasun-atalaseak gainditzen dituenean, honako datu hauek jakinarazi behar dizkio urtero agintaritza eskudunari:

  • II. eranskinean jasotako kutsatzaileetatik edozein atmosferara, uretara eta lurrera isurtzea.
  • Lekutik kanpoko transferentziak, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kopurua edozein dela ere, balorizatzeko edo ezabatzeko.
  • II. eranskinean jasotako kutsatzaileren bat tratamendurako hondakin-uretan tokitik kanpo transferitzea.

Nori dago zuzenduta


508/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako industria-jarduerak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • PRTR - PRTR datuak: 0122501

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

Beste tramite batzuk