Ostatu-jardueretarako komunikazio-zerbitzua
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Ostatu-jardueretarako komunikazio-zerbitzua, turismo-ostatuko enpresek Ertzaintzarekiko dauzkaten erregistro- eta informazio-betebeharrak.
Herritarren segurtasunaren babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 25. artikuluak ezartzen duenez, herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek dokumentu-erregistroaren eta informazioaren betebeharrak bete beharko dituzte, indarrean den araudian xedatu bezala. Besteak beste, herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jardueren artean daude turismo-ostatuak erabiltzen dituzten bidaiarien kontrolari buruzkoak.
Martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 25. artikuluan zerrendatutako establezimenduen titularrei ezartzen zaizkien betebeharrak dira erregistro-liburuak izatea, aldizka parteak ematea eta bestelako jakinarazpenak egitea polizia-agintaritzari. Izan ere, horien bidez, delitu-jarduerak saihestu eta esetsi lortu nahi dira.
Nori dago zuzenduta
Euskadiko turismo-ostatuko enpresak, duten izena dutela eta Euskadiko turismoari buruzko legediak aipatutako zerbitzu osagarriak ematen dituzten ala ez aintzat hartu gabe, aisiagatik, negozioengatik edo beste arrazoiren bategatik, era profesionalean aldi baterako ostatua eman ohi dutenak, betiere urtebete baino gutxiagoz jarraian, prezioa ezarriz eta ostatu-hartzaileak bere ohiko helbidea aldatu behar izanik gabe.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Telefonoa: 946 07 99 30
Helbide elektronikoa: alojados.ertzaintza@ertzaintza.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Ostatu-jardueretarako komunikazio-zerbitzua: 1089501
Administrazioari komunikazio-egintza
Hotel establezimenduetarako komunikazio zerbitzua.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.