IMEI duten objektuak salerosi edo konpontzeari buruzko erregistro dokumentalaren jakinarazpena

Deskribapena


Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 25.1 artikuluan ezartzen denez, herritarren segurtasunerako garrantzitsutzat jotzen diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek dokumentu-erregistroaren eta informazioaren betebeharrak bete beharko dituzte aplikatu beharreko xedapenetan ezarritako moduan. Jarduera horien artean daude objektu erabilien salerosketa edo konponketa.

Jakinarazpen horiek egin ahal izateko, goian aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek Ertzaintzarekin komunikatzeko establezimenduen erregistroan izena eman behar dute aldez aurretik.

Nori dago zuzenduta


Herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • IMEI duten objektuei buruzko jakinarazpena: 1093601

IMEI duten objektuei buruzko komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.