Komunikazio zerbitzua hondakin metalikoak kudeatzen dituzten enpresentzat

Deskribapena


Hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroek, eta, oro har, handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertziorako establezimenduek, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutakoak badira, Ertzaintzari jakinarazi beharko dizkiote –bitarteko telematikoen bidez– kobrea edo beste edozein hondakin metalikoren sarrera; horiek eskuratu direnetik harako hogeita lau orduen barruan jakinarazi ere.

Tratamendurako zentro baimenduak kanpo geratzen dira, baldin eta jada erabiltzen ez diren ibilgailuetatiko hondakinak soilik kudeatzen badituzte.

Aurkezteko epea:

Astean behin, dagokion astean betetzen diren eragiketei buruzko informazioa.

Aurrekoa gorabehera, epe laburragoetan ere egin ahal izango dituzte komunikazioak, egoki baderitzote.

Establezimenduen erregistroa

Jakinarazpen horiek egin ahal izateko, goian aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek Ertzaintzarekin komunikatzeko establezimenduen erregistroan izena eman behar dute aldez aurretik.

Nori dago zuzenduta


Hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroek, eta, oro har, handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertziorako establezimenduek.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Hondakin metalikoak: 1213201

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.