Erantzukizunpeko aitorpena, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun eremuan dauden eraikuntzetan edo instalazioetan konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obrak egiteko.

Deskribapena


Itsas-lehorreko babes-zorpeko eremuan dauden eraikinak edo instalazioak konpontzeko, hobetzeko, finkatzeko edo berritzeko obrak egiteko erantzukizunpeko aitorpena egiteko.

  • Finkatze-obrak: Eraikinaren egonkortasunari euste aldera, egituran egiten diren obrak, eraikinaren sostengu-egituran ondatuta dauden elementuak gotortzeko edo sendotzeko, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuekin ordezkatzeko, betiere eraikina, hirigintza-legerian xedatutakoaren arabera, aurri-egoeran ez badago.
  • Modernizazio- eta hobekuntza-obrak: Egitura-elementuak aldatu gabe, eraikinaren, instalazioaren edo higiezinaren barruan eta kanpoan egin daitezkeen eta haren kalitatea eta irisgarritasuna areagotzen duten obra guztiak.
  • Konponketa-obrak: Helburu nagusia higiezin edo eraikin bat kontserbatzea eta mantentzea izanik, material, elementu edo zati batzuk ordezkatzea edo eraldatzea dakarten esku-hartzeak, baina egitura eta bolumetria aldatu gabe eta egonkortasunean ere eragin gabe.

Beste motatako ekintzetarako Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lanak egiteko baimena eskatu beharko da.


Erantzukizunpeko aitorpena ILBSE

Beharrezkoa da erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, obrak hasi baino 2 hilabete lehenago gutxienez, URAren edozein bulegotan.

URAk Itsatsertzetako Zerbitzuari erantzukizunpeko adierazpenaren kopia bat bidaliko dio, hala badagokio, Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legeko laugarren xedapen iragankorraren 2.b) atalean aurreikusitako txostena igor dezan. (Igarotze-zortasuna).

Erregistroa egin eta bi hilabete igaro ondoren Agentziak edo Euskadiko Itsasertzetako Zerbitzuak erantzunik eman ez badu, deklaratzaileak eskubidea izango du obrak egiteko, eskuratu behar dituen hirigintza-lizentziei inolako kalterik egin gabe. 

Erantzukizunpeko aitorpena betetzen hasi baino lehen gomendagarria da informazio-orria (PDF, 438 KB) irakurtzea.

Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta babes-zorpeko eremuaren mugaketa Uraren Informazio Sisteman kontsulta daiteke: http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

EGOITZA NAGUSIA

Orio, 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA

Forondako Atea, 9-11

01010 Vitoria-Gasteiz

MENDEBALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

EKIALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. Solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Erantzukizunpeko aitorpena ILBSE: 1021801

Erantzukizunpeko aitorpena, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun eremuan dauden eraikuntzetan edo instalazioetan konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obrak egiteko.


Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  lektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Beste tramite batzuk