Jabari Publiko Hidraulikoa erabiltzeagatiko kanona

Deskribapena


Okupazio kanona jabari publiko hidraulikoaren ondasunen erabilera, okupazioa edo ustiaketa zergapetzen du.

Kanona Uren Legearen testu bategina onartzen duen 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 112. artikuluan arautzen da.

Bertan xedatzen denaren arabera zerga-oinarria zehazteko honako egoerak hartuko dira kontuan:

a) Jabari publikoko lurrak okupatzen direnean, lurraren balioa hartuko da kontuan, ondoko lur-eremuak merkatuan duten balioan oinarrituz. Uraren Euskal Agentziak 2015eko abenduaren 17koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, lurren balioespenak onartzeari buruzkoa, jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanona kalkulatzeko xedez. Jabari publikoaren okupazio kanonaren zerga-oinarriaren xedea osatzen duten lurren balioespen hauek onartu ditu:

  • I. mota. Hiri-lurzorua. Balioa: 238,85 euro/m
  • II. mota. Landa-lurzorua: Balioa: 9,59 euro/m

Balioespen horiek urtero eguneratuko dira, kontsumoko prezioen indizearen edo hura ordezten duen indizearen arabera.

b) Jabari publikoa erabiltzen denean, erabileraren balioa edo erabilera horretatik ateratako etekina hartuko da kontuan.

c) Jabari publikoaren aprobetxamenduen kasuan, kontsumitutako materialeen balioa edo aprobetxamendu horrek dakarren onura hartuko da kontuan.

Urteko karga-tasa %5 izango da aurreko ataleko a) eta b) kasuentzako eta 100% c) kasuarentzat zerga-oinarriaren balioa aintzat hartua. Erkidego arteko arroen kasuan kanon hori arroko erakundeak edo Estatuko Zerga Administrazioak bilduko du. Bigarren kasu horretan, Estatuko Zerga-Administraziorako Agentziak Arr Erakundearen bitartez jasoko ditu kudeaketarako beharrezko dituen datu eta erroldak. erregelamendu baten bitartez zehaztuko da informazio hori emateko epe eta moduak. Biltzen dena dagokion Arro-Erakundearen eskuetan jarriko da.

Informazio gehiago hemen: https://www.uragentzia.euskadi.eus/kanonak/erabiltzeagatiko-kanona/u81-0003623/eu/

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • JPH erabiltzeagatiko kanona: 1022301

Kanonaren ordainketa


Jabari publiko hidraulikoaren ondasunak erabiltzeko kanona ordaintzeko gutunak eskuragarri izango dituzue Nire karpeta atalean. 10 egun pasa ondoren Espedienteak atalean egongo dira ordainketa egiteko gehieneko epea amaitu arte. JAKINARAZPENAK atalean eskuragarri izango dituzue eta 10 egun pasa ondoren ESPEDIENTEAK atalean egongo dira ordainketa egiteko gehieneko epea amaitu arte.

Bertan sartu baino lehen identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzu administrazioarekin harremanetan jarri ahal izateko.

Uraren Euskal Agentziaren erakunde laguntzaileetan kontua duten subjektu pasibo guztiek ordainketa-pasabide bidez ordaindu ahal izango dute, www.euskadi.eus/nireordainketa interneteko helbidean edo erakunde horien egoitzetan zuzenean

 

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, 2019ko urriaren 2tik aurrera administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk