Integritate publikoa eta kalitate instituzionala
Zerbitzuak eta prozedurak sortzean, kontuan hartuko daira honako alde hauek:
- Bitarteko publikoen efikazia eta efizientzia, agindutako zerbitzu publikoaren kalitatea eta jasangarritasuna bermatuz.
- Lehentasuna emango zaie ikuspegi estrategikoari eta planifikazioari, arazoen eta etorkizuneko erronken irtenbidea aurreikusteko.
- Sormena eta berrikuntza sustatzen dituen kultura-molde bat ezarri eta sustatuko da, bai erakundean bertan, bai dagokien sailean ematen diren zerbitzuetan.
- Eginkizunak etengabeko ahaleginaz beteko dira, gidatzen duten saileko edo unitateko prozesuen, produktuen eta zerbitzuen emaitzak etengabe hobetzeko eta pertsonen gaitasun profesionalak garatzeko.
Zehazki, eta funtzionamendu-printzipio bezala, orokortu egingo da politiken eta zerbitzuen programazioa, planifikazioa, kontrola eta ebaluazioa; horretarako, tresna egokiak garatuko dira, behar bestekoak, aukera emango dutenak, gainera, herritarrei jarduera publikoari buruzko kontuak emateko, kudeaketaren kalitatea egiaztatzen duten adierazle objektibo eta neurgarrien bidez.