Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1991. urteko Literatura Sariak

portada libro

La luz inextinguible
Juan José Lanz Rivera
"Miguel de Unamuno" saiakera-saria

La luz inextinguible . Sinopsis

Blas de Oterotik hasi eta José Antonio Blancora arte, Bernardo Atxagatik Pedro Ugartera arte, Ramón Irigoyen, Julia Ochoa, Eduardo Apodaca eta José Fernández de la Sotatik igaroz, "La luz inextinguible" liburuan biltzen diren lanek ez dute borondate sistematikorik, ez dute oraingo Euskal Literaturaren ikuspegi osatu bat adierazi nahi, Euskal Herriko garaiko literatur produkzioaren alderdi batzuei buruzko zertzelada txiki batzuk eskaini baizik. Bestalde, bilduma labur honetan biltzen diren saiakuntzak desengainu baten kronika dira: kritikariak betetzen duen eginkizunerako muga batzuk onartzeak berekin dakarren desengainua, sorkuntza artistiko baten hondoan su hartzen duen argi iraungiezina atzemateko gauza ez izatea, analisitik harantz irauten duen argia, alegia. Fanny Rubio, Miguel Sánchez Ostiz eta Raúl Guerra Garridok osatutako epaimahaiak Miguel de Unamuno Saiakera Saria eman zion liburu honi 1991n.