Ingurumenean eragina duten jarduerak baimentzea. INGURUMENA ZAINTZEKO PROGRAMAREN BALDINTZA OROKORRAK
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta ingurumen-organo honetara bidali, horretarako ezarritako bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz.
Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren.
Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko da berehalako jakinarazpena ingurumen-organora, gertatutakoaren berri izan ondoren, prebentzio-neurriei eta ezohiko egoeretan funtzionatzeko baldintzei buruzko baldintza partikularren apartatuetan ezarritakoaren arabera.
Era berean, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.
Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen.
Azken aldaketako data: