Ingurumenean eragina duten jarduerak baimentzea. HONDAKIN-URAK ISURTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena
- Gehieneko isurketa-emariak eta bolumenak
- Emisioen muga-balioak
- Arazketa- eta hustuketa-instalazioak
- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea
Jardueraren isurketak eta horien ezaugarriak «Ura – Baldintza Partikularrak» atalean jasotzen dira.
Gehieneko isurketa-emariak eta -bolumenak «Ura – Baldintza Partikularrak» atalean jasotzen dira.
Isurketen muga-balioak «Ura – Baldintza Partikularrak» atalean jasotzen dira.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, isurketen muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak ez urratzeko.
Baimenak ez du onartzen berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzia batzuk isurtzea, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak.
Errege Dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duena.
Hondakin-urak arazketa-instalazioek edo zuzenketa-neurriek «Ura – Baldintza Partikularrak» atalean zehaztutako jarduketak barne hartuko dituzte funtsean.
Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, sustatzaileak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.
Kontrol-kutxatila bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzarentzako; kutxatila horiek isurketen lagin adierazgarriak lortzeko behar diren ezaugarriak izango dituzte. Kutxatila horiek Administrazioak zuzenean ikuskatu ahal izateko moduko leku batean jarriko dira.
Baimenaren titularrak kolektoreak eta arazketa-instalazioak jardun-egoera egokian zaindu beharko ditu. Horrela, betebehar horietarako pertsona bat izendatu beharko du, eta instalazioak zaintzeko eta jarduteko arau zorrotzak eta beharrezko diren bitartekoak emango dizkio.
«Ura – Baldintza Partikularrak» atalean zehaztutako analitikak egingo dira.
Jardueraren kontrolean sortutako dokumentazioa ingurumen-organoari igorriko zaio, «Ingurumena Zaintzeko Programa – Baldintza Orokorrak» atalean adierazitakoaren arabera.
Azken aldaketako data: