Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

UEU Emozioak eta norberaren gaitasunen lanketa sakontzen

UEU Udako Euskal Unibertsitatea

Emozioak eta norberaren gaitasunen lanketa sakontzen

Jendaurrean dabiltzan gehienek, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate-mailaren bat bizi ohi dteu. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu dutenek, irakasleek edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio-maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu, baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, beharrezkoa da eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea. Eskoletara gero eta ikasleria tirabiratsuagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.

Une konkretu horretan lasaiago eta ziurtasun gehiagoz sentitzea lor genezake, jarrera aldatzen lagunduko diguten tresna batzuk praktikan jarriaz. Interesgarria litzateke egunero ziur sentizea, lasai eta zentratuta egotea

Ikastaro honetan zuzeneko edozein saiotan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren zenbait teknikatan oinarritzen dira: erabateko arreta, bat-bateko eboluzioa, benetan dena maitatu, ametsak, PNL, yoga, sofrologia, barkamen erradikala, psikologia positiboa, transgenerazionala, eta aba

Modalitatea: Aurrez-aurrekoa
Kredituak: 15

Informazioa

http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/759/Emozioak%2Beta%2Bnorberaren%2Bgaitasunen%2Blanketa%2Bsakontzen

Azken aldaketako data:  2015/05/05