Mundaka itsasadarreko ezkerraldeko kolektore nagusia, Sukarrieta eta Lamiarango HUAren arteko zatiaren proiektu 2. Xehatua
Proiektu hau URAk eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatutako Lankidetzarako lan-hitzarmenaren barruan dago, saneamendu-sarea eraiki eta hondakin-urak Bermeoko Lamiarango HUAra (Hondakin Uren Araztegira) bideratzea ahalbidetuko dituzten lanak burutze aldera.Lan-hitzarmenak aurreikusten dituen lanon artean honakoak daude: Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzeko kolektore nagusiaren atal desberdinak eraikitzea. Zehazki, Gernika-Lumo eta Busturia arteko tartea (Murueta auzoko hondakin-urak biltzeko bigarren mailako kolektore eta hodi biltzaile batzuk barne), Muxika Gernika tartea eta Sukarrietatik Lamiarango HUArainoko tartean ponpaketarako azpiegitura egitea barne.Lan-hitzarmenaren arabera: alde batetik, URAren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikia — 49.070.000€ inbertituko ditu 5 urteren buruan, 2003 geroztik Eusko Jaurlaritzak jada ordaindutako 35.000.000€-ei gehitzen zaiena; beste alde batetik, Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartu du kudeaketa plan bat zehazteko saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera, hartara, etorkizunean ur-hornidura eta hondakin-uren kudeaketarako beste administrazioen laguntza-eske jotzea ekiditeko.
Agiriak
Albisteak
- 2019/06/13 Gaur Sukarrieta eta Portuondo kanpineko 2000 biztanleren hondakin-uren isurketa kendu da Mundakako itsasadarretik
- 2018/10/11 Sukarrietako ponpatze-estazioak azaroan helaraziko ditu Busturia, Sukarrieta eta Portuondoko hondakin-urak Lamiarango araztegira
- 2017/10/18 Arriola sailburuak bisitatu ditu URA Sukarrietan eraikitzen ari den hondakin-uren ponpaketa-estazioaren lanak
- 2017/05/12 URAk Sukarrietako Marisma parkeko lurpeko lurra erauzten hasi da: hurrena hondakin-uren ponpatze-estazioa bertan instalatu ahal izateko
- 2016/06/15 URAk Bermeorako ur-horniduraren hodi-tarte berri bat berriztatuko du
- 2016/05/25Ana Oregi: Busturialdeako saneamendua hobetuz, Urdaibaiko erretserba osoan onurak nabarmenak izango dira
- 2015/06/29 URAk saneamendu kolektore orokorraren tarte berri bat lizitatu du Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzean: Sukarrieta eta Lamiarango Hondakin Uren Araztegiaren artean
Azken aldaketako data:
