Hezkuntza Saila

Matrikula: Kontzeptuak eta definizioak

Curriculum aniztasuna

Curriculum aniztasuna

Curriculum-aniztasuneko programek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua lortzea dute helburu. Programa horien hartzaileak hauek dira: behar den ebaluazioa egin ondoren, curriculumaren edukiak, jarduera praktikoak eta arloak beste era batean antolatuta eman behar zaizkien eta etaparen oinarrizko helburuak eta gaitasunak lortzeko metodologia espezifikoa behar duten ikasleak.

Programa hauek urtebetekoak edo bi urtekoak izan daitezke, eta normalean talde espezifikoak egiten dira. Matrikula-datuek curriculum aniztasuneko ikasleen eta taldeen informazioa jasotzen dute kurtsoaren eta programaren iraupenaren arabera, jarraian adierazten den bezala:

  • 3.DBH Cur-arekin – 2 urte
  • 4.DBH Cur-arekin – 2 urte
  • 4.DBH Cur-arekin – 1 urte

Heziketa-sareak

Heziketa-sareak

  • Publikoa:  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk, udalek edo Haurreskolak Partzuergoak kudeatzen dituzten baimendutako ikastetxeak dira.
  • Pribatua: Erakunde pribatuek kudeatzen dituzten baimendutako ikastetxeak dira. Ikastetxe gehienak diru publikoarekin finantzatzen dira. Finantzaketa hezkuntza-itunen bidez edo diru-laguntzen bidez egin daiteke. Itunak honako hauetan eman daitezke: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan. Diru-laguntzak beste hauetan: Haur Hezkuntzako lehen zikloan, Helduen Hezkuntzan eta Araubide Bereziko irakaskuntzetan. Ituna 1987ko irailaren 8ko 293/1987 Dekretuak arautzen du, EHAAn irailaren 15ean argitaratutakoak.

Hezkuntza Berezia

Hezkuntza Berezia

Hezkuntza Bereziko programen helburua da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzea, gela arruntetan integratuta zein berariazko unitateetan (gela egonkorretan edo gela itxietan). Horren isla dira Hezkuntza Bereziko maila desberdinak, ikaslearen beraren maila gogoan hartzen dutenak.  Hezkuntza Bereziko mailak hauexek dira:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Hezkuntza Berezi Integratua (HB1H maila) – Taldetzat hartzen dira Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan integratutako ikasleen beharrei erantzun ahal izateko ematen diren laguntzak edo errefortzuak. Ikasleak dagozkien mailetan zenbatuta daude.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Berariazko Hezkuntza Berezia (HB2H maila) – Gela egonkorretan edo gela itxietan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta taldeak kontabilizatzen dira.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Berezi Integratua (HB1B maila) – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan integratutako ikasleen beharrei erantzun ahal izateko ematen diren laguntzak edo errefortzuak taldetzat hartzen dira. Ikasleak dagozkien mailetan zenbatuta daude.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Berariazko Hezkuntza Berezia (HB2B maila) – Gela egonkorretan edo gela itxietan dauden Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta taldeak kontabilizatzen dira.
  • Zereginen Ikaskuntza (ZI maila) – Ikasleak eta taldeak kontabilizatzen dira. Helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua lortu ez duten eta heziketa-premia bereziak dituzten pertsonak lan-munduan sartzeko aukera ematea, prestakuntza egokituaren bidez.

Hizkuntza-ereduak

Hizkuntza-ereduak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailaren 138/1983 Dekretuak hizkuntza ofizialen erabilera araupetzen du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, eta ondoren deskribatzen ditugun irakaskuntza elebiduneko hizkuntza-ereduak ezartzen ditu:

  • A eredua: irakas-hizkuntza gaztelania da, Euskal Hizkuntza eta Literaturan izan ezik.
  • B eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
  • D eredua: irakas-hizkuntza euskara da, Gaztelaniar Hizkuntza eta Literaturan izan ezik.

Batxilergoan eta Lanbide Heziketan A eta D ereduak legez ezarrita daude, baina badira A ereduko taldeak non irakasgai batzuk euskaraz irakasten diren. Modalitate hori A indartutzat ezagutzen dugu, eta B eredutzat har dezakegu hainbatetan.

X eredua ez da hizkuntza-eredu ofiziala. Horren barruan sartzen dira atzerriko mendekotasuna duten ikastetxeetan dauden ikasleak, euskara ikasgaia ikasten ez dutenak.

Matrikula-datuak

Matrikula-datuak

Matrikula-datuak, ikasturte hasieran Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako ikastetxeetan jasotako ikasleen eta taldeen behin-behineko datuak dira. Honako hezkuntza-maila hauek egiten ditu bere:

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Hezkuntza Berezia
  • Batxilergoa
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa
  • Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketa
  • Helduen Hezkuntza

Informazioaren bilketa-prozesua bi motatakoa da: zuzeneko bilketa, hau da, ikastetxeak zuzenean emandakoa; eta bestea, erregistro administratiboetatik jasotakoa. Kudeaketa Akademiko aplikaziotik ateratako informazioa galdetegi elektronikoetan metaturik aurkezten zaio ikastetxeari, eta honek osatu edo zuzendu, eta ontzat emango du.

Informazioa, arazketa prozesu baten ondoren tauletan eta grafikoetan sailkatuta egongo da, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman dauden aldagai nagusiak kontuan hartuta.

Taldea/unitatea

Taldea/unitatea

Tutore eta eskola ordutegi bera duten ikasleek osatzen dute talde/unitate bat, nahiz eta hautazko irakasgaiak ikasteko edo beste arrazoi batzuengatik ordutegia bestela banatu.

Talde mistoa

Talde mistoa

Talde mistoa, Hasierako Irakaskuntzetan eta, batzuetan, DBHn, kurtso edo ikasmaila desberdinetako ikasleek osatzen duten talde bakarra da.

Batxilergoan talde mistoak eredu eta kurtso bereko baina modalitate desberdinetako ikaslez osaturik egon ohi dira. Lanbide Heziketako zikloetan talde mistoak ziklo eta kurtso bereko baina hizkuntza eredu desberdinetako ikaslez osaturik egon ohi dira.

Batxilergoan eta Lanbide Heziketan dauden taldeak honela izendatzen dira taula estatistikoetan:

  • TALDE *: Kurtso, modalitate, heziketa ziklo eta hizkuntza-eredu berdineko ikaslez osaturiko taldea.
  • TALDE +: Ikasle-kopuru gehien duen modalitateko edo hizkuntza-ereduko talde mistoa da.
  • TALDE -: Ikasle-kopuru gutxien duen modalitateko edo hizkuntza-ereduko talde mistoa da. Talde hauek ez dira kontuan hartzen guztizko kopuruan, baina adierazten dute hizkuntza eredu edo modalitate horietan ikasleak badirela.

Guztirako talde-kopurua kalkulatzen da (TALDE*)-ren kopurua eta (TALDE+)-en kopurua batzen.