Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lankidetzarako 2017ko laguntzei buruzko Informazio Jardunaldiko ponentziak

Ekainaren 27an LGPak, Osoa - landa garapen integralaren alde izenekoak, 16. neurrian aurreikusitako Lankidetzarako laguntzei buruzko Informazio Jardunaldia ospatu zen. Hirugarren urtez jarraian iragartzen ditu Eusko Jaurlaritzak laguntza hauek.

16. neurriaren asmoa da lankidetzan berrikuntza sustatzea, landa eta itsasertzeko ingurunean eta elikagaien industrian proiektu partekatuak sortuz edo elikaduraren balio kateko hainbat eremu elkar lotzen dituen ekimenen bidez.

Jardunaldian laguntza lerro hauen ezaugarriak eta berezitasunak jakinarazi ziren eta aurreko deialdietan Lankidetzarako laguntzen bitartez finantzatu diren proiekturen esperientzia partekatu ziren. 

Durante la jornada se dieron a conocer las características y singularidades de estas líneas de ayudas y se compartieron experiencias de proyectos financiados a través de las ayudas de Cooperación en convocatorias anteriores.

Jardunaldian aurkeztu ziren ponentziak hemendik deskargatu daitezke:

- Lankidetzarako laguntzen 2017 deialdiko ezaugarriak eta berezitasunak. Santiago Martínez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saileko Ikerketa Programen Arduraduna

- Agrispin proiektua, ikerketa eta berrikuntza gerturatuz: laguntza zerbitzuen zeregin erabakigarria eta jakintza-trukea. Damiana Maiz, HAZI Fundazioa

- Euskadiko Garagardoaren balio katearen eragitea. Javier Torre, UAGAko Presidentea

- Mahastiaren gaixotasunen kudeaketa APPVID aplikazio informatikoaren bidez. Inés Baigorri, ABRAko Gerentea

Azken aldaketako data: 2017/06/30