Osasun Saila

Infac buletinaren 25. urteurrena

INFAC buletinak 25 urte bete dituela-eta, ekitaldi bat antolatu zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Ekintza horretan, hizlari gisa parte hartu zuten Nekane Jaiok eta Arritxu Etxeberriak —lehen-mailako arretako farmazialariak—, José Ramón Agirrezabalak —lehen-mailako arretako sendagilea, hirurak INFAC buletineko Idazketa Batzordeko kideak— eta Joan Ramón Laportek —Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko terapeutika eta farmakologia klinikoko katedraduna—.

Lehenengo hitzaldian, INFAC buletinaren 25 urteak birpasatu ziren laburki, eta aldi horretan farmakoterapian gertatu diren aldaketa garrantzitsuenetariko batzuk aipatu ziren; bigarrenean, José Ramón Agirrezabalak bere esperientzia buletineko Idazketa Batzordean azaldu zuen, eta bukatzeko, Juan Ramón Laportek “Sendagaien eraginkortasuna eta segurtasuna: informazio independentearen garrantzia” gaiaz hitz egin zuen.

Ekitaldia Jon Iñaki Betolazak itxi zuen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmaziako zuzendariak. 

Aurkezpenak:

Azken aldaketako data: