Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Hezkuntza-estilo demokratikoa 1

Hezkuntza-estilo demokratikoa: Familia egitura berriak

Analisia; familia-testuinguruaren kalitatea eta haurren doikuntza familia-egitura berrietara

Egileak

Enrique Arranz, Alfredo Oliva, Fernando Olabarrieta eta Lucía Antolín.

Argitalpena

Infancia y aprendizaje

Urtea

2010, 33, 503-513.

Laburpena

Helburua: Lan honetan, familia tradizionalen, guraso bakarreko familien, berregituratuen, adopziozkoen, homoparentalen eta erditze anizkuneko familien, familia-testuinguruaren kalitatea modu alderatuan aztertzen da. Diseinua: 3 eta 10 urte bitarteko seme-alabak zituzten eta 6 familia egitura desberdinekoak ziren 214 familietako lagina izan zen. Familia-egitura kontuan harturik banaketa ondorengoa izan zen: 39 familia tradizional (%18.22), 39 guraso bakarreko familiak (%18.22), 31 homoparentalak (%14.49), 31 berregituratuak (%14.49), 39 erditze anizkunekoak (%18.22) y 35 adopziozkoak (%16.36). Familia guztiak laginketa misto bidez aukeratuak izan ziren Euskadiko eta Andaluziako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan eta elkarte desberdinen bitartez aukeratutakoak. Emaitzak: Berregituratutako familiek familia testuinguru kalitate baxuenaren perfila dute eta guraso bakarreko familiek altuena. Emaitzak ondorengo ondoriora daramate, familia testuinguruaren kalitatea konformatzen duena ez dela familia egitura, aldagai sozio-demografikoak eta honetan elkarreragiten dituzten beste aldagai batzuk baizik.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Lan honetan lortutako datuek ebaluatuak izan diren familia-egitura bakoitzaren perfila identifikatzea baimentzen dute. Gainera, ikerketaren ondorio bereizle bezala agertzen da ebaluazio estrategia eta familia testuinguruen analisi zehatzetan zentratutako eskuhartzeak garatzearen beharra, hetereogenetasuna islatzen dutenak, askotan, familia egitura berrietan agertzen dena. Garapen psikologikoa bultzatzen duten familia testuinguruko gako diren aldagaiei erreferentzia egiten diote Hezkuntza eta prebentzio esku-hartzeak nabarmendu behar ditu etorkizuneko familia politikak.

Azken aldaketako data:  2015/12/21