Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak

UEU Udako Euskal Unibertsitatea

aur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen pertsona baten garapenean haurtzaroak duen garrantziaren handia. Bizitzaren lehen urteetan osatzen zaigu nortasuna edo izaera, eta orduko garaiaren kalitateak baldintzatzen du, hein handi batean, helduaren sendotasuna edo ahulezia. Ukaezina da, beraz, ume baten hazkuntza-prozesuaren ardura esku artean duenaren erantzukizun soziala; eta ezinbestekoa, hortaz, gizarte gero eta heldugabe eta zoritxarrekoago honetan, etorkizuneko gizartea osatuko duten oraingo haurren hazkuntza-sistemari buruzko hausnarketa eta eztabaidari arduraz heltzea.

Umeen aurreko gure jarrera behin ere neutroa edo aseptikoa ez dela-eta, ezinbestekoa da umeekin lanean edo harremanean dauden profesionalek zein gurasoek ongi ezagutzea zein den haur bat pertsona izatera daraman bidearen nondik norakoa, horren jakitun, arduraz, erabaki dezan zer helburu eta irizpideren arabera gidatzen duen bere kimuaren hazkuntza.

Ikastaro honetan 0·3 adin-tarte funtsezkoaren gakoak eta une esanguratsuak aztertzen saiatuko gara.

Modalitatea: Presentziala
Kredituak: 20 ordu

Informazio gehiago

http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/755/Haur-psikologia%253A%2Bgaurko%2Bhaurrak%2Betorkizuneko%2Bhelduak

Azken aldaketako data:  2015/05/05