Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

GORAKO ERREKURTSOA

NOLAKO EGINTZEN AURKA AURKEZTEN DA

Administrazio-bidea bukatzen ez duten egintzen aurka, baita izapide-egintzen aurka ere, baldin eta azken hauek, zuzenean zein zeharka, gaiaren mamiaz erabakitzen badute edo prozedura aurrera egin ezinik uzten badute.

ZEIN ORGANOREN AURREAN AURKEZTEN DA

Egintza eman duen organoa edo honen goragoko mailakoaren aurrean.

ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPEA
  • Hilabeteko epea, errekurritutako egintza adierazia denean.
  • Hiru hilabeteko epea, errekurritutako egintza adierazia ez bada.
EBAZPENA

Epea: 3 hilabete.
Epea ebazpena jakinarazi gabe amaitzen bada: ezetsi egiten da.
Errekurritutako egintza adierazia ez bada: onartu egiten da.

Horren ostean, honako errekurtso hauek jar daitezke:
- Administrazioarekiko auzien jurisdikziokoa.
- Salbuespenez, berrikusteko errekurtso berezia.

ERREKURTSO EREDUA

  Nori: ........................................ (1),

..............................................

GORAKO ERREKURTSOA

ERREKURTSO-EGILEAREN DATUAK

Izen-abizenak: ...........................................................................................

Nortasun agiria: ..........................................................................................

Helbidea: ...................................................................................................

Telefonoa: .................................................................................................

Jakinarazpena jasotzeko helbidea: ............................................................  (2)

AURKATUTAKO EBAZPENA

Bere garaian ebazpen honen berri izan nuen:

Ebazpenaren ezaugarriak

Noizkoa: .........................................

Organo erabakitzailea: ..........................................................................................................

Erabakitakoa: .......................................................................................................................

Espediente-zenbakia (hala badagokio): .......................................

Baditut alegazioak ebazpen horren aurka jotzeko, hain zuzen ere ondoren adierazten ditudanak.

ALEGAZIOAK

Lehena.- .......................................................................................................................

.......................................................................................................................

.......................................................................................................................

Bigarrena.-

Hirugarrena.-

ESKARIA

Horrenbestez, 39/2015 Legearen arabera (121. eta 122. artikuluak), gorako errekurtso hau aurkezten dut ebazpenaren aurka, agiri honetan adierazitakoa onartzeko, eta, horren ondorioz, aurkatutako ebazpena deuseztatzeko/era honetara aldatzeko:

.......................................................................................................................

.......................................................................................................................

.......................................................................................................................

.............................., ................(e)ko .........................aren ..........(a)

Izenpea

Izen-abizenak

Zehaztapenak:

(1) Errekurtsoa zein administrazio-organori zuzentzen zaion.
(2) Helbidea (jakinarazpenak egiteko): ez du zertan izan behar  ohiko etxebizitza.

Azken eguneratzea: 2016/09/23