Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EUSKAL HERRIKO ERAIKUNTZA-OBRETAN KALITATEAREN KONTROLA KUDEATZEKO APLIKAZIO INFORMATIKOAREN BERTSIO BERRIA (KKK v2.4.1)

Bertsio berri horretan:

  • Egiturazko altzairuari buruzko instrukzioa, laguntza-taulak dakartzana.
  • Energia-eraginkortasunaren zenbait alderdi jasotzen dira
  • Entseguei dagozkien UNE arauak eguneratu dira
  • Salneurrien oinarriak eguneratu dira.
  • Eraikuntzarako Produktuen Europako Erregelamenduaren arabera Memoria eguneratu da, eta bildu beharreko dokumentazio-zerrendak berrikusi dira.
  • Aldaketa txikiak egin dira aplikazioaren eraginkortasun orokorrean.

KKK 2.4.1 bertsioa tresna erabat erabilgarria da eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko; sektore horretako profesional guztiei zuzenduta dago eta aukera ematen du, modu antolatuan eta formatu digitalean, obraren kalitate-kontrolari dagokion dokumentazio guztia kudeatzeko. Era berean, aukera ematen du:

  • Kalitatea kontrolatzeko plan bat egiteko, proiektuaren parte izango dena.
  • Obra aurrera doan heinean, materialen kalitatea, exekuzioa eta obra-unitateen kalitatea kontrolatzeko.
  • Kalitatea kontrolatzeko liburua egiteko.

Deskargen kokapena, Eguneratu ahal izateko, beharrezkoa da programaren lehenengo bertsioa instalatuta izatea. KKK aplikazioa instalatzeko aukera hauek daude:

  1. Lehenengo bertsioa ez baduzu, sartu hemen programa deskargatzeko: jaitsi (ZIP, 109 MB) eta, instalatzeko, hemen: instalazio-gida (PDF, 78 KB)
  2. Gero, hemendik eguneratu behar duzu. Behin fitxategia gordeta, bi aldiz klikatu eta martxan jarriko da. Gomendatzen da eguneratze hori programaren lehenengo bertsioa instalatu zen leku berean eta bide bera erabiliz instalatzea; horrela, modu automatikoan eguneratuko da.
Azken aldaketako data: 2017/03/03