Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Frustrazio Hoberena / Erresilientzia Sustatzea

Frustrazio Hoberena / Erresilientzia Sustatzea

Haur antsietateaaurrikustea eta erresilientzia sustatzea eskolaurrean: eskolan eginiko saiakera eta biztanleria osoari zuzenduta

Informazio gehiago

Egileak

Sarah A.J. Anticicha, Paula M. Barretta, Wendy Silvermanb, Philippe Lacherezc and Robyn Gilliesa

Argitalpena

Advances in School Mental Health Promotion, Vol. 6, No. 2, 93–121

Urtea

2013

Laburpena

Ikerlan hau da "Diversiónconamigos" programaren efikazia aztertzen duen lehenengoa da. Biztanleria osoarekin esku-hartze programa hau,irakasleek eskolan aplikatzen dute eta bere helburuak dira haur antsietatea jaistea eta erresilientzia sustatzea. Parte-hartzaileak (n = 488) 4-7 urte bitarteko haurrak izan ziren, Brisbaneko (Australia) Hezkuntza Katolikoko 14 eskoletakoak. Eskolak zoriz sartu ziren hiru talde hauetariko batean: esku-hartze taldea, konparazio taldea eta itxaron-zerrenda aktibodun kontrol taldea. Gurasoek beraien seme-alabei buruzko galderei erantzun zieten, antsietateaz, portaera inhibizioaz (edo egoera berriei aurre ez egiteko joeraz), erresilientziaz, gizarte- eta emozio-funtzionamenduaz eta portaera zailtasunez. Horrez gain, guraso-estres eta antsietateari buruzko galdesortei ere erantzun zieten. Neurriak 12 hilabeteko pretest eta postest jarraipen fase batean hartu ziren.Irakasleek ere hiru momentu desberdinetan galdesortei erantzun zieten, haurren sendotasun soziala eta emozionala ebaluatzeko. Esku-hartze eta konparazio taldeen artean emaitza antzekoak jaso ziren, baina esku-hartze taldean portaera-inhibizioan jaitsiera handiagoa ikusten zen, baita portaera zailtasunetan ere; eta haurren gaitasun sozial eta emozionaletan ere hobekuntzak nabaritu ziren. Horrez gain, esku-hartze taldean hobekuntza esanguratsuak behatu ziren guraso/seme-alaben arteko elkarrekintza kalitatean eta guraso-estresa gutxitzean; hobekuntza hauek 12 hilabeteko jarraipenaren ostean ere mantendu ziren. Irakasleen txostenekhobekuntza esanguratsua iragarri zuten esku-hartze taldeko haurren gaitasun sozial eta emozionalean.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

"Diversiónconamigos" programak familiak ere inplikatzen ditu. Honek zera adierazten du, familia eta eskolaren arteko hezkuntza-curriculum baterakoa ezartzea praktika egokia dela haurren oinarrizko gaitasunak sustatzeko, hala nola, erresilientzia, antsietatearekin lotzen den portaera-inhibizio eza eta beste batzuk. Garrantzizkoa da Famiia-Eskolaren arteko koedukazio mailan aritzea, batez ere gure gizartean horren sarri ematen deneskolaratze goiztiarrean.

PDF: Frustrazio Hoberena / Erresilientzia Sustatzea (PDF, 219 KB)

Azken aldaketako data:  2015/03/24