Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Familiak irakasle gisa

Familiak irakasle gisa

Ezaugarriak

“Familiak irakasle gisa” izeneko programak gurasoentzako formazioa, familiarentzako laguntza eta eskolarako prestakuntza-modu bat biltzen ditu. Programa familia-mota guztientzat da, maila sozio-ekonomikoa eta bizitokia edozein delarik ere, landa-eremua, hiria edo aldiriak. Era berean, programa komunitate jakin baten beharrizanei egokitu dakieke. Etxez etxeko bisitak prestakuntza espezifikoa duten profesionalek egiten dituzte. Horrez gain, taldetan biltzen dira gai batzuk bistaratzeko asmoz, besteak beste, diziplina positiboa, loa, anai-arreben arteko etsaitasuna edo esfinterren kontrola, baita, irakurketa edo jolasen bidez guraso eta seme-alaben arteko elkarrekintza sustatzeko jarduerak ere. Programak garapenaren ebaluazioak eskaintzen ditu, baita erabilgarriak izan daitezkeen baliabideetarako loturak ere. Are gehiago, egokitu egin da ikastetxeentzat eta beharrizan bereziak dituen biztanlerientzat.

Haurren adina:

0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Programaren deskribapena

Haurra izateko zain dauden eta 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat da. Hala ere, bada programa osagarri bat arrisku handia duten inguruneetako familientzako (nerabeak dituzten familiak, diru-sarrera baxuak dituztenak, guraso bakarreko familiak eta maila sozio-hezitzaile baxua duten familiak).

Saioak

Gomendagarria da programa hainbat urtetan lantzea. Komenigarria da etxez etxeko bisitak egitea familia bakoitzari hilabetean behin edo sarriago arreta handiagoa behar duten familiak direnean. Etxean egindako bisita bakoitzak 50 minutuko iraupena izan behar du, gutxienez. Iraupena, gainera, seme-alaba kopuruaren arabera eta familiaren beharrizan zehatzen arabera ezartzen da. Horrez gain, talde-bilerak ere egiten dira hilean baten. Bileren iraupena aldatuz doa lantzen den gaiaren arabera.

Hilero egiten diren bisitek (etxeetan, normalean), helburua hauek dituzte:

  • Familiarekin harreman ona ezartzea
  • Haurraren garapenari buruz eta gurasoek dituzten hazkuntza-praktikei buruz hitz egitea
  • Gurasotasunaren ezarpena prestatu eta gidatzea
  • Guraso eta seme-alaben arteko jardueretan parte hartzea. Jarduerak, besteak, beste, irakurketa, jokabidearen behaketa eta familia-elkarrekintza dira
  • Bisitetan egindako aurrerapenak gainbegiratzea, familiek hezitzaile gisa dituzten indarguneez eta seme-alabek haien garapenean lortutako mugarriez duten kontzientzia areagotzeko, eta haurren garapenean aurrerabide handiago bat lortzen lagunduko dien jarduerak eskaintzeko

Familien hezitzaileak programaren urteko errebisio bat egiten du:

  • Garapen kognitiboa, sozio-emozionala, hizkuntza-garapena eta motorra ebaluatzen ditu
  • Ikusmena, entzumena eta, oro har, haurraren osasuna ebaluatzen ditu
  • Haurraren osasunari buruzko informazioa helarazten du, baita garapenaren aurrerabideari buruz ere, garapen-mugarrien etengabeko jarraipena eginez

Talde-bilerak hilabetean behin egiten dira. Bilera hauetan gurasoek:

  • Hazkuntza-gaitasunez, familia-elkarrekintzaz, haur-garapenaz eta komunitateko baliabideez informazioa jasotzen dute
  • Hazkuntzarekin eta haur-garapenarekin zerikusia duen ezagutza sustatzeko jarduera egituratuetan parte hartzen dute
  • Beste familiekin elkartzen dira laguntza eskaini eta jasotzeko
  • Komunitate barnean egiten diren irteera eta jardunaldietan parte hartzen dute

Programaren arduradunek komunitatean dituzten baliabideak ezagutarazten laguntzen diete familiei:

  • Komunitate-jarduerak, taldekoak edo aberasteko aukera orokorrak
  • Adimen-osasuna eta osasun-arloko profesionalak, gizarte-zerbitzuak, laneratzeko agentziak, etab
  • Garapenean atzerapena duten haurrei zuzendutako esku-hartze goiztiarra
Materialen deskribapena

PPrograma, familientzako liburuxkak eta bestelako informazioa eskuragarria dute eta doan jaitsi daiteke familia zein irakasleen web orritik www.parentsasteachers.org

Emaitzak

Familien emaitzak

  • Programan parte hartu duten familiek haur-garapenaz eta seme-alaben hazkuntza-praktikaz ezagutza handiagoa dute
  • Seme-alaben hizkuntza-garapenean gehiago parte hartzen dute
  • Seme-alaben hezkuntzan gehiago parte hartzen dute
  • Diziplina-modu egokiak ezagutzen dituzte, seme-alabekin elkarrekintza positiboagoa dute, eta familia-testuingurua modu egokiagoan antolatzen dute
  • Abusu- eta zabarkeria-kasu dokumentatu eta susmagarri gutxiago dago.

Haurren emaitzak

  • Parte hartu duten haurrek ez dute horrenbesteko beharrizanik lehen urtean laguntza-ikasgela batean egoteko
  • Hizkuntza-garapenean, garapen sozialean, gatazken ebazpenean eta bestelako gaitasun kognitibo batzuetan maila handiagoa dute
  • Irakurketa, hizkuntza-gaitasuna eta matematikako proba estandarizatuetan puntuazio hobeak lortzen dituzte.
Harremanetan jartzeko:

Sue S. Stepleton, PhD.
Licensed Clinical Social Worker President and Chief Executive Officer
Parents as Teachers National Center
Posta elektronikoa: info@parentsasteachers.org
Telefonoa: +1 314 432 2330
Web orria: www.parentsasteachers.org

Azken aldaketako data:  2015/12/21