Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familia-etxebizitza egokia

Familia-etxebizitza egokia

Eskoletan trafikotik datorren aire kutsatuaren eta lehen hezkuntzako haurren garapen kognitiboaren arteko lotura: kohorte baten etorkizunera begirako azterketa.

Egileak

Sunyer, J. et. Al.

Argitalpena

Plos Medicine, March 3, DOI: 10.1371/journal.pmed.1001792

Urtea

2015

Laburpena

Eskola asko daude trafiko handidun errepide ondoan kokatuta eta, sarritan, trafikoaren ondoriozko airearen kutsadura maila altuenak haurrak eskolan daudenean ematen dira. Ikerlan honen helburua honakoa izan zen: lehen hezkuntzako umeen trafikoaren ondoriozko airearen kutsaduraren esposizio maila ez ote dagoen erlazionatuta beraien garapen kognitiboarekin. Prospekziozko ikerketa egin zen Bartzelonako 39 eskoletako 2715 zazpi-hamar urteko haurrekin, trafikoaren ondoriozko aire kutsatuaren ingurunean zeudenak. Haurrak lau unetan ebaluatuak izan ziren konputagailu frogak erabilita. Kutsaduraren balorazioa aireko trafikotik hartutako datuen bitartez egin zen (oinarrizko karbonoa [CE], nitrogeno dioxidoa [NO2] eta partikula ultrafinen zenbaketa [UFP; 10-700 nm]); asteroko epealdietan bitan ebaluatu zen, bai patioan, aire librean eta gela barruan. Garapen kognitiboa n-back-aren bitartez ebaluatu zen, oroimena lan-oroimena eta arreta falta baloreak neurtuz.. Inguruneko kutsaduraz aparte eragina izan zezaketen beste aldagai desberdin batzuk ere kontrolatu ziren analisi estatistikoen bitartez. Kutsadura handiko haurrek garapen kognitiboan hasiera txikiagoa agertzen zuten; kanpoan zein barruan EC, NO2, y UFP maila handidun eskoletako haurrek neurketa kognitibo guztietan hasiera txikiagoa erakutsi zuten..

Aurkikuntzen inplikazio praktikoa

Haurren neurotoxikoen aurreko esposizioa osasun publikoko arazo larria bihurtzen ari da. Eskola zentroetan haurrek egiten duten ordu kopuru handia kontuan izanik, gurasoek tentu handiz aukeratu beharko dute euren seme-alabaren hezkuntza zentroa, faktore asko kontuan harturik. Administrazio publikoek zenbait kutsatzailerik gabeko ingurune-kalitate altudun tokietan kokatutako hezkuntza zentroak sustatu beharko dituzte.

Informazio gehiago
Azken aldaketako data:  2015/10/01