Epaimahia:

M. Jose Olaziregi, epaimahiburua.
Gerardo Markuleta.
Lourdes Otaegi.
Iñaki Irazabalbeitia.
Karlos Santisteban.
M. Jesus Cambra, idazkaria.

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak erabaki du 2005. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa eleberriari ematea

Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu eleberri hau saritzeko:

“Oso ideia original eta iradokitzailean oinarritzen da Cano eleberri liriko hau antolatzeko. Manhattan hartu nahi duten ontzi nazietako batean baitu abiapuntua eleberriak. Testua askatasun pertsonal zein kolektiboaren metafora bikaina dela esan genezake, eta aipagarriak direla bere idazkera landu eta dotorea, prosa erabakitsu eta doia. Charles Chaplinen Diktadore Handia filmari gorazarre eginez, Historia eta Fikzioa nahastuz, errealitateak ezkutuko geruza ugari dituela iradoki digu egileak.”