ENPRESA-TRANSMISIOAREN PROGRAMA (BERRIZ EMPRESA)
Programa hori da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen
eta Lehiakortasun Sailak eta EAEko merkataritza ganberek 2014ko urriaren 17an sinatutako hitzarmenaren xedea.
Xedea: Enpresa jarraikortasuna bermatzea, ixteko arriskuan edo fasean dauden merkataritza enpresen, landa ostatuen eta ostalaritza establezimenduen eskualdatze ordenatua eta planifikatua erraztuz.
Faseka ezartzea: lehenengo urtean, proba aitzindaria egiten da Gasteiz, Berango, Getxo, Sopela eta Tolosaldean, metodologia definituz eta prestakuntza ekintzak garatuz, komunikazio plana diseinatuz, sentsibilizazio ekintzak gauzatuz eta bereziki, saltzaileari eta erosleari zerbitzu pertsonalizatuak, doakoak eta konfidentzialak eskainiz (prozesu osoa tutorizatzea). 2015ean Euskadi osora zabaltzen da.
Erasandako agenteak: Euskoganberak, Foru Aldundiak, Udalak, garapen agentziak, enpresa erakundeak, unibertsitateak, banku erakundeak, enpresak, ekintzaileak eta abar.
Informazio gehiago: www.berrizempresa.com