Genero-irizpideak dituzten diru-laguntzen bilduma: Balorazio irizpideak
3.-Proiektu osoan genero ikuspegia sartzea, hau da, bai justifikazioan, bai helburuetan, jardueretan, metodologian eta ebaluazio adierazleetan. (10 puntu)
4.- Emakumezkoen eta gizonezkoen premiak, interesak, asmoak eta arazo bereziak jasotzea proiektuan, zeharka, edota emakumez koentzako eta gizonezkoentzako ibilbide berezituak taxutzea gizarteratze eta laneratze, gizarteratze, aukera berdintasun eta harrera prozesuetan. (6 puntu).
ARABAKO FORU ALDUNDIA
95/2011 Erabakia, otsailaren 22ko inputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da Arabako enpresetan prestakuntza emateko laguntza programaren 2011ko deialdia (pdf, 76,86 KB).
11. artikulua.- Hautapena eta balorazioa egiteko irizpideak.
11.1.- Prestakuntza ikastaroak. Honako irizpideen arabera baloratuko dira: e) Berdintasun politiken sustapena (0 – 5 puntu).
4.- Proiektuan zeharka emakumezkoen eta gizonezkoen premiak, interesak, asmoak eta arazo bereziak jasotzea, edota emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten gizarteratze eta laneratze, gizarteratze, aukera berdintasun eta harrera prozesuetan ibilbide berezituak taxutzea. (6 puntu).
2.2 Genero ekitatea (12 puntu).
- Eskubide ekonomikoak, gizarte eskubideak, kultur eskubideak, ugalketa eskubideak eta eskubide zibil, politiko eta sexualak genero ikuspegiarekin lantzen dituzten proiektuak.
- Aipatu eskubideak zabaltzeko sareak sortzeko edo sendotzeko proiektuak.
- Iparreko eta Hegoko mugimendu feministen harremanak sendotzeko proiektuak.
Era berean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorrean Legean xedatutakoa betetzeko, hautespen-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.
10. artikulua.– Aurrekontu orokorreko % 70 banatzeko irizpideak.
Diru-laguntza zehazteko, ondoko irizpideen eta puntuazioaren arabera baloratuko dira eskabideak:
d) Oinarrizko hezkuntzaren baliokideak diren jardueren kalitate pedagogikoa; kontuan harturik gizon-emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ahalegina eta eskualde horretarako helduen hezkuntza-beharrei erantzutea: 30 puntu arte.
c) Proposatutako proiektua zein lurralde-eremutan gauzatuko den eta zenbat jenderengana iritsiko den, baita bakearen kulturak eta giza eskubideen defentsa eta sustapenak orain arte eraginik izan ez duten gizarte-eremuetan eragiteko gaitasuna ere. Horretaz gain, generoaren ikuspegia ere baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko 20.2 artikuluaren arabera: (0-10 puntu).
b) Gauzatu beharreko proiektuak burutu behar den arloaren barruan dituen originaltasuna eta indar estrategikoa, eta egon litekeen hartzaile-kopurua. Genero-ikuspegia ere baloratuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.2 artikuluarekin bat etorriz: 0-20 puntu.
6.– Generoa (gehienez 9 puntu):
a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):
1) Genero-berdintasunaren osagaiak helburu jakinak eta ongi zehaztuak ditu (gehienez 2 puntu).
f) Emakumeen ekarpena eta parte-hartze profesionala eta, oro har, genero-ikuspegia txertatzea. Lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 5, gehienez.
c) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; drogamendekotasunen arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintza eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 10 puntura bitartean.
d) Jardueraren diseinuan eta garapenean arreta bereziz tratatzea kaltetutako pertsonen ezberdintasun sozioekonomikoak edo genero-ezberdintasunak: 10 puntu, gehienez.
a)Produktuaren kalitatea eta interesa. Kontzeptu horrek bere baitan hartzen du Euskadiko edota euskal herritarren balio artistikoarekin edo kultura, alderdi sozialarekin edo bestelakoekin produktuak duen lotura eta eragina, edota proiektuan genero ikuspegia txertatzea. % 20 arte.
EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Kulturako sailburuarena, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena (pdf, 203,48 KB).
7. artikulua.– Hautapen-eta balorazio-irizpideak.
b) Proiektuaren interesa (% 30), bereziki honakoak baloratuz: proiektuaren merkatu-bideragarritasuna eta berau gauzatzeko aukera errealak; gaiaren aldetik duen interesa eta interes geografikoa eta proiektuan genero-ikuspuntuaren integrazioa.
c.3.– Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.
b) Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Argitaletxe eskatzailearen zabaltze-gaitasuna. Gehienez: % 30.
Seigarrena.– Laguntzak zenbatzeko eta proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak.
12) Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.
- Jardueraren onuradunak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
- Jarduerarako kontratatutako pertsonak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
- Jardueran parte hartuko duten boluntarioak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen1 %____
Kontuan hartu al da emakumeek jasaten duten desberdintasun soziala?
· Hasierako diagnostikoan Bai/Ez
· Proiektuaren helburuetan Bai /Ez
· Proposatutako jardueretan Bai / Ez
· Ebaluazioan Bai / Ez
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Ikuskizun kiroleko Gipuzkoako taldeen jarduerarako diru laguntzak emateko oinarri orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 131,22 KB).
Emakumeen taldeak direnean, 40.000 euro gehiagoko diru laguntza emango da eta zenbateko hori, aldez aurretik, diru laguntzen aurrekontutik kenduko da.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2010eko abenduaren 21ekoa, Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura diru laguntzak ematea arautzen duena eta 2011. urterako deialdia (pdf, 263,76 KB).
d) Sexuen arteko berdintasunaren ikuspegia ongi landua izatea; 15 puntu bitarte.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoako kirol federazioei diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 162,74 KB).
3. Baloratzeko irizpideak eta nola aplikatu.
Nolanahi ere, Kirol Zuzendaritza Nagusiaren Emakumeen eta gizonen kirol arloko berdintasun planak ezartzen dituen irizpideak errespetatu behar dituzte denek.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 434,15 KB).
6. Balorazio irizpideak.
Hala ere, 1 eta 10 bitarteko eranskinetako berariazko oinarrien arabera diruz lagundutako proiektu, programa eta jarduerei berariazko oinarri horietan jasotako irizpideak aplikatzeagatik dagokien zenbatekoa %20an gehitu ahal izango zaie gehienez ere, baldin eta kirolaren alorrean generoaren berdintasuna bereziki bultzatzen badute.
4. Lehentasuna izango dute honako proiektu hauek:
- Kirol antolakuntzaren egituran aldaketak sortzera eta kirol arloan emakumeen parte hartzea erraztera bideratutako proiektuak edo ekintzak.
- Proiektu espezifikoak edo ekintza positibo zehatzak, emakumeen parte hartzea kirol erakundeen zuzendaritzan eta kudeaketan, lan teknikoetan, irakaskuntzan, epaile lanetan eta abarretan bultzatzera edo kirol arloan emakumeen diskriminazio egoerak ezabatzera bideratutakoak.
- Emakumeek kirol arloan bizi duten egoera ezagutzera bideratutako ikerketa proiektuak.
- Aurreko urteetan finantzatu eta faseka gauzatzen ari diren proiektuek
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Bakerako, bizikidetzarako eta giza eskubideetarako hezkuntzaren inguruko proiektuak egiteko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia (pdf, 145,22 KB).
4. Proiektuen ebaluazioa
c. Emakume eta gizonen berdintasunaren ikuspegia sartzea, berdintasunaren arloarekin edo herriko emakume elkarteekin koordinatuta egindako lanaren bitartez, hala badagokio.
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Biztanleria hartzailearen sexuaren araberako bereizketa. 5 puntu.
-Emakume eta gizonen egoera diferentzialaren analisia proiektuaren jarduera esparruan: Datuak sexuaren arabera bereiztea eta genero ikuspegitik interpretatzea. 5 puntu.
- Dagokion jarduera esparruan antzemandako desberdintasunak zuzendu eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako neurriak planteatzea. Gehienez 5 puntu.
- Genero irizpideak sartzea ebaluazio-adierazleetan. Gehienez 5 puntu.
D) Diruz lagundutako proiektuak emakumeen kontratazio berriak ekarri baditu: 10 puntura arte
6.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez puntu 1.
- Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu
5. artikulua.– Hautagaitzak aukeratzeko irizpideak eta horien haztapena.
2) Garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez
EUSKO JAURLARITZA
Agindua, 2011ko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako silburuarena, gizarte-ekonomiaren arloan ekiteko laguntza ezartzen dituena (pdf, 287,53 KB).
2.– 1.1.b) artikuluan adierazitako Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, sustaturiko erakundeei honako diru-kopuru hauek emango zaizkie:
a) Enpresa berriak badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 30.000 euroko mugarekin: 3.000 euro gizonezko bazkide langile bakoitzeko. 4.000 euro emakumezko bazkide langile bakoitzeko.
Ematen den diru-laguntza 6.000 eurora igoko da aipatutako langileak honako giza taldeetako batekoak baldin badira:
a) Emakumeak, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa badira.
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek dagokion instantzia polizial edo judizialean salatu badira.
8. artikulua.– Irizpide objektiboak.
Lanpostuak sortzea. Kontuan hartuko da proiektuek zenbateraino sor ditzaketen lanpostuak (bereziki, gazteenak eta emakumeenak). Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.
7. artikulua.- Kuantifikazio-irizpideak.
s) Emakumee ehunekoa zuzendaritza-organoetan.
3) Kasu guztietan, arestian aipatutako ehunekoak % 5 handituko dira baldin eta enpresak egiazta badezake ondoren aipatutako zirkunstantzietako bat (gutxienez) betetzen duela:
a) Enpresaren titulartasunean emakumeek duten partaidetza gutxienez % 40 izatea edo/eta zuzendaritza-organoetan eta -postuetan emakumeek duten ordezkaritza gutxienez % 40 izatea.
b) Familia– eta lan-bizitza bateragarriak egiteko plan bat duela.
9. artikulua.– Aurkeztutako proiektuak balioesteko eta haztatzeko irizpideak.
f) Erakunde eskatzailearen ezarpen-maila, antzinatasuna eta espezializazioa: bereziki baloratuko dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta, laguntza, babesa, laguntza juridikoa eta psikologikoa ematen eta indarkeria matxistaren gaian prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen ibilbide, ezarpen sozial, antzinatasun eta espezializazio handiena duten erakundeak. Gehienezko puntuazioa: 10 puntu.
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOA
11402 Orden CIN/1934/2010, de 7 de julio, por la que se establecen las bases reguladoras de las subvenciones a iniciativas de I+D+i y Transferencia de Conocimiento a través del Programa INNOCAMPUS, en el marco del Programa Campus de Excelencia Internacional (pdf, 286,12 KB). (Gaztelaniaz)
h) Indicadores de género.
Políticas de las Universidades tendentes a la implantación de la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres, así como del resto de las disposiciones legales existentes en la regulación española y europea en materia de género, universidades e investigación.
Planes dirigidos a obtener la paridad de género en los órganos de gobierno, y en los distintos tipos de comisiones, tendentes a la reducción de los sesgos y barreras de género que incluyan plazos, metas y objetivos cuantificables. Se valorará especialmente a aquellas universidades cuyos indicadores de presencia femenina en las cátedras i) superen de manera significativa los valores medios de las universidades españolas y ii) muestren un incremento significativo en el tiempo. Hasta un máximo de 5 puntos.