Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Azken zenbakia

ABENDUA 2025

AZTERLANAK

De nuevo a vueltas con las medidas para sancionar los abusos de la temporalidad en el empleo público

Egilea: ROQUETA BUJ, Remedios. 

LABURPENA: Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salak, Administrazio Publikoetako langile lan-kontratudun izaera aitortzeari buruz dituen interpretazio-zalantzak direla eta, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun- printzipioei men egin gabe kontratatutako soldatapekoei, 2024ko maiatzaren 30eko autoaren  bidez (5544/2023 ebazpena), epaitu aurreko erabakia eskatu dio  Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari (EBJAri), eta bertan behera utzi ditu jarduera guztiak, ebazpena eman arte. Azterlan honen helburua da Europako Erkidegoak gai honi buruz duen jurisprudentzia- doktrina aztertzea, eta Espainiako  ordenamendu juridikoan eragin ditzakeen ondorioak proiektatzen saiatzea, doktrina horri erantzuteko, bai funtzionarioei dagokienez, bai lan-kontratuko langileei dagokienez, eta Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salak proposatutako judizio aurreko erabaki- eskaera berriaren aurrean EBJAk zer  erantzun eman dezakeen aurreratzea.

GAKO HITZAK: administrazio publikoak, aldi baterako kontratuak, Batasuneko gizarte zuzenbidea, bitarteko funtzionarioak, gehiegikeria aldi baterakotasunean. 

BERRIKUNTZA ETA PRAKTIKA ONAK

La profesionalización de la dirección de recursos humanos: un reto inaplazable

Egilea: BUSQUETS MONTES, Silvia.

LABURPENA: Artikulu honek aztertzen du, datuen bidez, nola erakundeek giza baliabideen zuzendariaren figuraren eraldaketa bultzatu behar duten, zuzendari gisa profil estrategikoago bat izan dezan, eta, hartara, tokiko kudeaketa publikoaren modernizazioaren eta hobekuntzaren funtsezko eragile bihur dadin. Langile-departamentuak tradizionalki administrazio-zereginetara bideratuta egon badira ere, gaur egun pertsonen kudeaketa erakundeen helburuekin eta herritarren eskaerekin lotuko duten politika estrategikoak bultzatzeko gai den zuzendaritza mota bat behar da. Karguaren errekonozimendu-eza, arauen zurruntasuna eta profil espezializatuen eskasia bide horretan aurrera egiteko traba izan dira orain arte. Baina digitalizazioak, datuen adimenak eta gaitasun berrien garapenak aukera erabakigarria eskaintzen dute giza baliabideen zuzendaritza-funtzioa birdefinitzeko. Artikuluak ondorio bat ateratzen du: zuzendari-postuaren benetako profesionalizazioak bakarrik ahalbidetuko die erakundeei modu eraginkor, berritzaile eta jasangarrian erantzutea egungo eta etorkizuneko erronkei.

GAKO HITZAK: datuen adimena, giza baliabideak, profesionalizazioa, plangintza estrategikoa, profil profesionala.

JURISPRUDENTZIA

Cesar Gallastegui Aranzabal

BIBLIOGRAFIA AUKERATUA

Colón de Carvajal Fibla, B., y Martín Castaño, R. (Coords.) (2025). La Dirección Pública Profesional: evaluación, selección y desempeño de los directivos públicos. El Consultor de los Ayuntamientos. (Errezentsioa: Luis F. Maeso Seco) 

Rastrollo Suárez, J. J. (Coord.) (2024). Retos y perspectivas de la función pública del futuro: una revisión en Europa e Iberoamérica. INAP. Colección Monografías.  (Errezentsioa: Juan Camilo Puentes)

Novedades bibliográficas

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana