Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Atxikimendua sustatzea 1

Atxikimendua sustatzea

Emakume haurdunen jaio aurreko atxikimenduaren korrelatuak

Egileak

Condon, J.T. eta Corkindale, C.

Argitalpena

British Journal of Medical Psychology (Psikologia Medikoko Aldizkari Britaniarra)

Urtea

1997, 70,4, 359-372. (DOI: 10.1111/j.2044-8341.1997.tb01912.x /2011-07-12)

Laburpena

El Amaren atxikimendu fetala giza intimitateko erarik goiztiarrena eta oinarrizkoena da eta esanahi teoriko eta klinikoa dauka. Jaio aurreko atxikimendua ebaluatzeko, aurrez argitaratutako auto-txosten tresna bat erabiliz, ikerketa honek bere korrelatoak esploratzen ditu haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoan diren 238 emakumeko lagin batean. Jaiotze osteko atxikimenduaren ikerketen estrapolazioa eginez, honako hipotesia ezarri zen: depresioa eta euskarri sozial gabezia jaio aurreko amen-atxikimenduaren garapenerako kaltegarriak izango zirela. Emaitzek egiaztatu egin zuten hipotesi hau. Zehazki, atxikimendu baxudun emakumeen azpitaldean, depresio eta antsietate maila altua, (bikotearekiko erlaziotik kanpo) euskarri sozial baxua eta bikote-erlazio barruko kontrol, menderatze eta kritika maila altuak ematen zirela. Jaio aurreko atxikimendua, jaiotze osteko atxikimenduaren aldagai prediktiboaa izan daiteke.

aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Emaitzak ikusita, oso egokia litzateke jaio aurreko atxikimenduaren kalitatearen ebaluazio prebentiboa egitea eta, aurkikuntzen izaera sistemikoa kontuan izanik, bikotearen bi kideentzako laguntza estrategiak garatzea.

Neba-arreben arteko harreman positiboak
Azken aldaketako data:  2014/06/13