Itzulpen-enpresak
Itzulpena, bitarteko bat
Euskararen erabilera sustatu eta, halaber, bere kudeaketa orokorrean txertatu nahi duen enpresa hainbat neurri eta baliabide jarri beharrean dago helburu horiek erdiesteko.
Itzulpengintza testuinguru horretan kokatu beharrekoa da. Alegia, benetako xedea euskararen normalizazioa izanik, enpresak ezingo luke bere dokumentuak, inprimakiak zein testu arruntak eta bereziak dagokien uneoro itzultzea helburutzat hartu eta hor amaitu bere ahalegina. Aitzitik, enpresak bere dokumentazioa sortzez euskarazkoa izatea litzateke xedea.
Argi egon behar du, beraz, itzulpena ez dela bere horretan euskararen normalizazioaren helburuetariko bat, normalizazio-egoerara iristen laguntzen duten bitartekoetako bat baizik.
Eskaintzen diren zerbitzuak
-
Itzulpen-zerbitzuak.
-
Interpretazio-zerbitzuak.
-
Itzulpenen zuzenketa, gainbegiraketa eta ziurtapena.
-
Terminologia-zerrendak eta glosategiak osatu.
Baliabide egokiak
Zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko giza eta azpiegitura-baliabide egokiak baliatzen dituzte: itzultzaileak, interpreteak, terminologoak, itzulpen-memoriak, terminoen datu-baseak, hiztegi elektronikoak, etab.
Informazio xeheagoa
Euskararako edo euskaratik abiatutako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten bi erakunde hauetan:
- Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO).
- Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE).