Aholkularitza-enpresak
Euskara-planak taxutzeko orduan enpresek sarritan jotzen dute kanpora, aholku eta laguntza bila, beste enpresa batera.
Hain zuzen ere, arlo sozio-ekonomiko pribatuko euskara-plangintzetan espezializatutako kanpoko aholkularitza-enpresak (PDF, 99 KB) dira.
Enpresen ezaugarrietara eta beharrizanetara egokitutako hizkuntza-zerbitzuak eta laguntza teknikoa eskaini ohi dituzte:
- Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egin.
- Euskara-planak diseinatu, ezarri eta kudeatu.
- Euskarazko lan-prestakuntzako eta trebakuntzako beharrak aztertu.
- Formazio-planak burutu: euskalduntze-, alfabetatze- eta trebatze-ikastaroak.
- Euskara-planen bilakaera aztertu.
- Itzulpen-zerbitzuak eskaini.
Azken eguneratzea:
2015/01/13