Adintxikikoen babes zentroei zuzendutako sexu indarkeri kasuak detektatzeko eta hauei aurre egiteko jarraibideen gida
Sexu indarkeria kasuen detekzioa
Adintxikikoen babes zentroei zuzendutako sexu indarkeri kasuak hautemateko eta hauei aurre egiteko jarraibideen gida
Ebaluazioa
elkarbizitza eta indarkeria
Helburua
Gida honen egitura posible diren adierazle desberdinak aurkeztuz antolatzen da, alde batetik sexu indarkerian ohikoak diren adierazleak eta bestetik haurren sexu indarkeria jasaten ari diren edo jasan izan duten adierazle izan daitezkeen adierazle desberdinak bilduz. Lehenik eta behin ADIERAZLE ESPEZIFIKOAK, hiru motatakoak aurkitzen ditugu:1) Seinale edo adierazle fisikoak. Haurrak lehen aldiz egoitza batean sartzen direnean eta pediatrak esploratzen dituenenan, adin txikoengan seinale edo adierazle fisikoen aurkikuntzei erreferentzia egiten diotenak . 2) Biktimak berak kontatzen duenean gertatutakoa. 3) Ezagutza edo portaera sexualizatuak izatea, haurren sexu indarkeriarekin zerikusia izaten dituztenak. Ildo honetan, tratu txarrak jasan izan diztuzten haurrekin erabiltzeko jarraibideak ematen dira , baina baita egoitza barruan haurrenganako sexu indarkeria gauzatzen dituzten haurrekin erabiltzekoak ere.
Beste alde batetik, ADIERAZLE EZ ESPEZIFIKOAK, orokorrak eta adintxikikoak jasan ahal izan dituen tratu txarren edozein egoerari lotuak egon daitezkeenak dira. Arrazoi hau kontuan izanda, zehaztasunik gabeko adierazleen izena eman zaei. Adierazle ez espezifiko hauek haurrak beraien familiatik nahitaez banandutakoak izan diren eragin zuzena dira, arduragabeko zaintza baten bizi esperientziak dituztenak, tratu txarren esperientziak dituztenak, tratu txar psikologiko/emozional edo erakundeetan gauzatutako tratu txarrak, eta batzuetan, indarkeria sexuala, sexu-abusu eta beste era bateko eraso sexualen adierazleak. Kontuan izan behar da, sexu indarkeria gauzatzen duten helduek askotan beste era bateko tratu txarrekin batera gauzatzen dituztela, horregaitik zehaztasunik gabeko adierazle hauek haurrengan jasan ahal daitezkeen tratu txar mota batekin edo askorekin erlazionatuta egon daitezke.
Hauetako adierazle batzuk ,espezifiko eta ez espezifikoak, teknikariek eta hezitzaileek zuzeneko behaketa bidez hauteman ditzakete. Aldiz, beste adierazle batzuk modu aktiboan bakarrik hauteman daitezke, esplorazio fisiko bidez, elkarrizketa bidez edo informazio gehiago izateko beste profesional batzuekin harremanetan jarriaz.
Formatua
Elektronikoa
EGILEAK: Hidalgo Figueroa, Pilar (coord.)
URTEA: 2014