Erabil ezazu gatz arruntaren ordez

Zer da IODOA?
Igo
Bizitzeko funtsezkoa den elementua da.
Zer nolako ondorioak dakartza IODO faltak?
Igo
Honako hau ekar dezake:
- Buru-atzerakuntza haurrengan, atzerakuntza sakona eta itzulezina. Honekin batera hazkundeko atzerakuntza ager daiteke.
Haurdunaldian eta haurraren lehen urtean nerbio sistema zentralaren garapenerako funtsezko aldia behar adina iodo ez hartzeak sortarazia da.
Gainera, beste ondorio batzuk ere ukan ditzake:
- Haurrengan, pisu eta altuera txikiagoa, eta zailtasunak ikasketetan.
- Haurdunengan abortua eragin dezake.
- Helduengan, azal lehorra, idorreria, logura eta nekea.
Nola prebeni daitezke ondorio hauek?
Igo
Erraz-erraz, GATZ IODATUAZ.
Ez da gatz gehiagorik kontsumitu behar, gatz arruntaren ordez gatz iodatua hartu baizik.
Erabil ezazu sukaldean gatz arruntaren ordez. Zeure eta etxekoen osasunagatik.
Gomendagarri da, halaber, astean behin edo birritan itsasoko arraina jatea.
Zer da GATZ IODATUA?
Igo
IODOA gehitzen zaion GATZ arrunta da. Gatz arruntaren gustu berbera dauka eta kantitate berdinetan erabiltzen da.
Non erosten da GATZ IODATUA?
Igo
Gatz arrunta erosten den saltegi beretan, hau da, elikadurako supermerkatu eta dendetan.
Gatz arruntarekiko prezioan duen aldea hutsaren hurrengoa da, baina osasunerako duen onura, kalkulaezina.
Sukaldean GATZ iodatua erabiltzea osasuna da
Jaitsi dokumentua PDF formatuan
Igo
|