Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Berariazko hizkuntza prestakuntza
 

Berariazko hizkuntza prestakuntza

Informazio orokorra

2026ko eskaintza orokorra (PDF, 151 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Hizkuntza Prestakuntza arloko helbidea: ikasivap@ivap.eus

Euskal Administrazioetan euskara lan- eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin langileak trebatzea. Hortaz, lan-jardunari lotutako berariazko hizkuntza prestakuntza eskaintzen dugu.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileentzat.

Beste administrazioetako langileentzat (Udalak, foru aldundiak, mankomunitateak, EHU, etab.).

Hizkuntzaren hainbat arloren inguruko ikastaroak eskaintzen ditugu:  jendaurrean hitz egiteko estrategiak, sare sozialetan idazteko modu eraginkorrak, zuzenbideko hizkera berezitua, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ikastaroak, etab.

Horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzu gure katalogoan.

AURREZ AURREKO IKASTAROAK

  • IVAPek dituen egoitzetan eskaintzen dira, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
  • Erakunde batek taldea osatuz gero, haren egoitzan eskaintzeko aukera aztertuko da.

LINEAKO ETA JARDUN BIKO IKASTAROAK

  • Lineako ikastaroak Moodle plataformaren bitartez eskaintzen dira.
  • Jardun biko ikastaroak Moodle plataformaren bitartez eskaintzen dira, baina, ikastaroa zein den, badituzte zoom bidezko edo aurrez aurreko derrigorrezko hainbat ordu.

 Lineako zein jardun biko ikastaro gehienek 15 orduko iraupena dute, nahiz eta edukiak hilabetez izango diren ikusgai, eguneko 24 orduz. Denbora horretan ikasleek proposatutako edukiak landu eta ariketak egingo dituzte.

 IVAPen webguneko berariazko hizkuntza prestakuntza atalean daude katalogoko ikastaro guztiak.

 Ikastaroak modalitatearen arabera daude sailkatuta (aurrez aurreko eta lineako ikastaroak) eta modalitate bakoitzaren barruan, hilabeteka sailkatuta.

 Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan, besteak beste, ondokoak zehazten dira:

  • Hartzaileak
  • Ikastaroan parte hartzeko bete behar diren edo lehenesten diren baldintzak
  • Epeak
  • Iraupena
  • Lekua
  • Ordutegia
  • Prezioa
  • Edukiak eta metodologia
  • Ebaluazio-irizpideak

Interesatuak berak, ikastaroaren fitxa teknikoan zehaztutako epean, egin behar du eskaera IVAPeko prestakuntza aplikazioaren bitartez:

Azternet  > Eskabideak >  Prestakuntza ikastaroak > Eskaera berria (leiho berri batean irekitzen da)

Zehaztutako oniritzi epearen barruan sailak eskaera onartu edo  ukatu egingo du. Sailaren oniritzirik jaso ez duten eskaerak zuzenean baztertuko ditu IVAPek.

IVAPek, sailak onartutako eskaerak aztertuta, onartu edo ukatu egingo ditu.

Erakundeko prestakuntza teknikariak edota hizkuntza normalkuntzarako teknikariak sartu beharko ditu epe barruan erakundeak onartutako eskaerak, Solaskidegune aplikazioaren bitartez. 

Oniritzi epea amaitu ondoren, IVAPek eskariak onartu edo ukatu egingo ditu eta interesatuei posta elektronikoz jakinaraziko die.

  • Katalogoko ikastaro batzuk NAHIERAN atalean agertzen dira eta ez hilez hileko eskaintza orokorrean. Erakunde edo sail batek beren beregi atal honetako ikastaro bat bere langileentzat antolatu nahi badu, gure arloarekin harremanetan jarri beharko da eta zehaztuko dugu noiz eta nola egin daitekeen ikastaroa.
  • NAHIERAN agertzen diren ikastaroez gain, erakunde edo sail batek katalogo orokorreko beste edozein ikastaro eskatu ahal du nahieran. Beti ere, gurekin harremanetan jarri beharko da eta baldintzak bete beharko dira.
  • Katalogo orokorrean eta NAHIERAN atalean ez dagoen ikastaro bati buruzko interesik izanez gero, erakundeak eta sailak gure arloarekin jar daitezke harremanetan, eta eskaera aztertuko dugu.

Azken aldaketako data:

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana