Herritarren parte-hartzea eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza
Herritarrek zerbitzu publikoen diseinuaren, garapenaren, ezarpenaren eta ebaluazioaren ziklo komun osoan parte hartzea erraztu eta bermatuko du, gobernu irekiaren printzipioei jarraituz.
Herritarrek parte hartzeko prozesuetan, emakume-elkarteen eta bereziki kalteberak diren beste kolektibo batzuen inplikazioa zainduko da, eta kontuan hartuko dira eten digital motaren bat duten beste kolektibo batzuek bitarteko elektronikoen bidez parte hartzeko dituzten eragozpenak.
Herritarren kexak eta iradokizunak modu integratu eta korporatiboan kudeatuko dira Kexen eta iradokizunen sistema korporatiboan (sistema hori herritarrei arreta emateko sistema integralaren parte da).
Arauetan herritarrek eta elkarteek parte hartzeko eremu egonkorrak sortzea sustatuko dira, kide anitzeko organoez haratago, politika publiko bati buruzko eztabaida eta proposamenera eta ekintza publikoaren partaidetzazko eta erantzunkidetzazko kudeaketara bideratuak egongo direnak. Euskal gizartearen aniztasun ideologiko, sozial, ekonomiko eta kulturala zainduko da. Kontuan hartuko da ea lankidetzazko neurriak ezar daitezkeen hirugarren sektorearekin, herritarrekin eta ekimen pribatuarekin, betiere balio publikoa sortzeari begira.