Urei buruzko kontsultak eta txostenak

Deskribapena

Uraren Euskal Agentziaren estatutuek Uraren Euskal Agentziaren betebeharren artean ezartzen ditu: Agentziak duen informazioa eta jakintza kudeatzea eta ingurumenari buruzko informazioa kudeatzea, informazio hori eskuratzeko aukera bermatzea eta parte-hartze publikoa sustatzea ingurumenaren eta uraren alorretan.

Xede horrekin aukera eskaintzen du edozein eskaera edo galdera egiteko honako inprimakia betetzea.

Jabari publikoko lan eta ekintzak

Zaintza-eremuan egin beharreko jarduketak, baimen-espediente bat izapidetzea beharrezkoa ez denean, erabaki batekin nahikotzat jotzen dira. Horretarako, honako hauek izan behar dira kontuan:

  • Jarduketak garrantzi txikikoak izatea (inola ere ezin zaio kalterik eragin jabari publiko hidraulikoari, ez zuzenean, ez zeharka)
  • Horiek egiteak ez die hirugarren pertsonei eragiten, pertsonei edo ondasunei arriskua handitzeagatik, edo ur-fluxuak eta goraldietan garraiatutako karga solidoa atxikitzeko edo arintzeko baldintzak okerragotzeagatik.

Kontsulta egiteko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

 Jabari publikoa zehazten duen eskema

Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lanak edo ekintzak

Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren babes-zortasunaren eremuan (ILBZE) egin beharreko jarduketetan, baimen-espediente bat izapidetu beharrik ez dutenean, nahikotzat jotzen dira erabaki batekin. Horretarako, honako hauek kontuan izan behar dira:

  • Jarduketak garrantzi txikikoak badira (ILZBE-ari edo haren zortasun-eremuei zuzenean edo zeharka kalterik eragin gabe)
  • Hirugarrenei ez eragitea
  • Aldi baterako instalazioak izatea eta obrarik ez aurreikustea (egunak edo asteak)
  • Lurraren erliebe naturalaren funtsezko aldaketarik ez eragitea eta Igarobide Zortasun Eremua (IZE) ez etetea
  • Eraikuntza berriak ez izatea
  • Uholde-erregimeneko korronterako oztopo diren erabilerak edo jarduerak ez izatea, edo ur-masaren, ur-ekosistemaren eta, oro har, Itsas lehorreko Jabari publikoaren egoera degradatu edo hondatu dezaketen erabilerak edo jarduerak ez izatea
  • Jarduera-eremuak ez du eraginik Itsas Lehorreko Jabari publikoan DPMTn edo IZEn.

Kontsultak egiteko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta babes-zorpeko eremuaren mugaketa Uraren Informazio Sisteman kontsulta daiteke: http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/

Isurketak

URAri kontsultak egin al dakizkioke biztanleguneetatik datozen industriako hondakin-uren eta hiri-izaerako edo antzeko hondakin-uren isuriekin zerikusia duen edozein gairi buruz.

  • JPH/ILBZEra egin beharreko isurketekin lotutako kontsulta teknikoak
  • Betelan bat egiteko eta lehendik dagoen betelan bat aldatzeko edo handitzeko txostena eskatzea.
  • Isurketari buruz egindako informazio-eskaera
  • Egin edo egin beharreko isurketekin lotutako gaiei buruzko informazioa eskatzea
  • Isurketa-baimena izapidetzeko beharrari buruzko informazio-eskaera

Kontsultak egiteko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

Aprobetxamenduak

URAri kontsulta bat egin dakioke ur-aprobetxamenduetarako emakidekin zerikusia duen edozein gairi buruz.

  • Emandako ur-emakidak
  • Lurpeko uren puntuen inbentarioa
  • Udalerri/toki jakin bateko ur-bilketak
  • Uren Legearen testu bateginaren 54.2 artikuluaren mendeko ur-hartzeetarako lurpeko urak ikertzeko eskaera
  • Iturburu baten/iturburu baten aprobetxamenduaren administrazio-egoera
  • Zirkuitu itxiko klimatizazio-truke geotermikoko instalazioen aprobetxamenduetarako egin beharreko zundaketei buruzko kontsulta

Kontsultak egiteko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

Plangintza

Kontsultak egiteko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisiko eta juridikoak

Aplikatu beharreko araudia

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Jabari publikoko lan eta ekintzak: 1022101
  • Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lanak edo ekintzak: 1022102
  • Isurketak: 1022103
  • Aprobetxamenduak: 1022104
  • Plangintza: 1022105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Beste tramite batzuk