Zorra zatitzeko edo geroratzeko baimena borondatez ordaintzeko epean

Deskribapena


Euskadiko Ogasun Nagusiari itzuli beharreko zuzenbide publikoko zorrak zatikatzerik edo geroratzerik badago borondatezko aldian, baldin zordunak eskaera egiten badu egoera ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, aldi batez, ezin diolako zorrari aurre egin jarritako epeen barruan. Ordainketak geroratzen edo zatikatzen badira, zenbateko horiek epe exekutiboko errekarguak kenduta, hala badagokio zergen berandutze-interesa, diruaren legezko interesa edo dirulaguntzen arloko legeriaren interes espezifikoa sortuko dute, aplikatu behar den Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta zerga-zorrak, zergaz kanpoko zorrak edo dirulaguntzak itzultzekoak diren, hurrenez hurren.

LASTER, TRAMITE GUZTIAK TELEMATIKOKI EGIN AHAL IZANGO DIRA.


Zorrak zatikatu/geroratzea


Aurrez zorra jakinarazi zaien interesdunek (pertsona fisikoak/juridikoak) eska dezakete geroratzeko/zatikatzeko baimena. Norberaren izenean edo ordezkari baten bidez jardun dezakete.

Kontua kudeatuk duen sailak, behin zordunaren eskaera jasota duela, premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Politiken zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak, eskumena daukan organoak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko egingo zaio eskatzaileari gerorapena/zatikapena, eta ondoren, horren berri jakinaraziko zaie bai eskatzaileari bai espedientea kudeatzen duen sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 45. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, exekuzio epeko diru-bilketa hasteko beharrezko ekintzei ekingo die.


Berraztertze-errekurtsoa

Interesdunek badute, aukeran, errekurtsoa hau jartzerik, ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean. Zorra geroratu/atzeratzeko eskaeraren gainean ebazpena eman duen organoari aurkeztu beharko diote errekurtsoa, argi utzita horren kontra ez dela erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri EEAEN. Halako erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar dezakete bakarrik errekurtsoa berariaz ebatzita dagoenean edo administrazioaren isiltasunagatik ezetsita jo daitekeenean.


Garantiak jartzea

18.000 €-tik gorako zorretan jarri behar da garantia.

Gehienetan, bankuaren abala edo kauzio-asegurua izango da garantia.

Zorra geroratu/zatikatu nahi izan baina abalik jartzeko modurik ez badauka, bestelako garantia batzuk jartzeko aukera izango du interesdunak (higiezinen baten gaineko hipoteka edo bahitura, desplazamendu eta guzti ala ez), edo zuzenbideak ontzat ematen duen beste edozein garantia. Bestela, garantiaren ordez bahiketa-idazkun prebentiboa ere egin dezake bereak dituen ondasunen gainean, baldin zorra borondatezko epea badago oraindik.


Garantiak itzultzeko edo desegiteko eskaera

Garantiak itzultzeko, aurretik eskaera egin beharko du interesdunak, zorra guztiz ordaindu eta gero (zorrak sortutako interesak barne) edo zorra ezeztatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoei zuzenduta dago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zorrak zatikatu/geroratzea: 0600601
  • Berraztertze-errekurtsoa: 0600605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

7 hilabete, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak