Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal Gobernantza Publikoari, barne-egituraketari, antolaketari, administrazio elektronikoari eta erakunde instituzionalen sorrerari buruzko txostenaren inguruko orientabideak.

Helburua

Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritzak edota Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak egiten dituzten txostenen helburua da Euskal Gobernantza Publikoaren, barne-egituraketaren, antolaketaren, administrazio elektronikoaren eta ente instituzionalen sorreraren arloan sailen jarduerak eta xedapen orokorren proiektuak aztertzea.

Helburua da gako batzuk eskaintzea administrazio osoan ezarri behar diren ikuspegiei buruz; ikuspegi horiek berriki onartutako arauetan ezarritako erregulazio eta printzipioetan oinarritutako garapen berritzaileetatik datoz.

Azkenaldian, berrikuntzak gertatu dira kudeaketa publikoan; berrikuntza horiek, askotan, aurrerantzean ezarri beharko diren arau berriak onartzea ekarri dute. Gobernu Irekia eta Gobernu Onaren eta Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritzen txostenen edukia arau horietan oinarritzen da. Jarraian, orientazio moduan ematen ditugu txosten horiek, lagungarri izan daitezen arau berriak egiteko edo zerbitzu edo jarduketa berriak ezartzeko fasean.

Aipatu ditugun txostenak urriaren 29ko 317/2024 dekretuan esleitutako eginkizunei jarraikiz ematen dira; dekretu horrek Gobernantza Publiko, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du:

  • 12. artikulua - Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza, n atala: Euskal Gobernantza Publikoaren, barne-egituraketaren, antolaketaren eta erakunde instituzionalen sorreraren arloan sailen jarduerak eta xedapen orokorren proiektuak aztertu eta ebaluatzea, eta arlo horietako nahitaezko txostenak egitea.
  • 21. artikulua - Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza, c atala: Sailen jarduketak eta xedapen orokorren proiektuak aztertu eta ebaluatzea, digitalizazioaren, Interneteko presentziaren, kudeaketa-prozesuen eta prozeduren arloan, eta arlo horietako nahitaezko txostenak egitea.

Abiapuntu bezala: «Gobernantza» kontzeptuak botere publikoen jardunean eragina duten arauak, prozesuak eta portaerak hartzen ditu bere baitan, bereziki irekitasunaren, parte-hartzearen, erantzukizunaren, efikaziaren eta koherentziaren ikuspegitik. Printzipio horiek dira gobernantza onaren oinarria, eta bat egiten dute Europako Gobernantzaren Liburu Zurian proposatutako aldaketekin.

Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen V. kapituluak jarduketa-printzipio batzuk ezartzen ditu euskal gobernantza publikoaren kontzeptuarekin lotuta, honako hauek besteak beste:

  • Politika eta zerbitzuen programazioa, planifikazioa, kontrola eta ebaluazioa.
  • Herritarren partaidetza eta lankidetza politiken diseinuari eta zerbitzuen kudeaketari dagokienez (genero-perspektiba eta ikuspegi inklusiboa).
  • Gardentasuna
  • Publizitate aktiboa
  • Sinpletasuna eta ulergarritasuna
  • Berrikuntza publikoa
  • Etengabeko hobekuntza
  • Efikazia
  • Kudeaketarekiko ardura
  • Irisgarritasuna
  • Neutralitate teknologikoa

Erreferentziako araudia

Txostenetan aipatutako printzipio eta erregulazioen oinarri diren arauak askotarikoak badira ere, jarraian garrantzitsuenak azalduko ditugu:

Azterketaren eremuak

Jarraian, kontuan hartu beharreko eremuen araberako gako batzuk azalduko ditugu, baina horrek ez du esan nahi aipatutako arauetan garatutako elementu guztiak hitzez hitz edo osorik transkribatzen direnik: