Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

"Eraikuntzarako materiala", Eider Rodriguez

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat.

Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu.

Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu. 

Honela hitz egin zuen egileak bere lanari buruz aurkezpen-ekitaldian. 

Eider Rodriguezen lehen nobelak 111 Akademiaren 2021eko saria jaso du. Hemen entzun daiteke Naiz irratian 2022ko ekainaren 14an egileari egindako elkarrizketa.