Gizarteratze-txostena
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Deskribapena
Zer da?
Atzerritarren Bulegoan aurkezten den txosten bat da, derrigorrekoa beheko bizileku-baimenetako bat eskuratu nahi duten eta Europar Batasuneko herritarrak ez diren atzerritarrentzat:
Errotze sozialeko aldi baterako bizileku-baimena, ahaidetasun-loturarik ez badu bizileku-baimena baduen beste atzerritarren batekin (senidea, izatezko bikotekide erregistratua edo lehen mailako senide zuzenak).
Errotze sozioformatiboko aldi baterako bizileku-baimena.
Atzerritartasun Erregelamenduak ezartzen du 127.c artikuluan zein diren gizarteratze-txostenaren funtzioa eta edukia, eta zerrendatzen du, jarraian, zer elementu diren gizarteratze horren adierazgarri. Aurkeztu behar dira, beraz, txostenerako esanguratsuak izan daitezkeen agiriak, dela Erregelamenduak berariaz aipatzen dituen elementu horiei buruzkoak direlako, dela bestelako gizarteratze-erakusleei buruzkoak direlako, bereziki alor hauetako jarduerekin lotuak badaude: prestakuntza, kultura, lana, parte-hartzea eta boluntariotza etab.
Berarentzat derrigor bete beharreko baldintza ez izan arren, eska dezake txostena, ordea, aldi baterako bizileku-baimen bat berritzeko epean egonik berritze-eskakizunetakoren bat betetzen ez duenak, dena delako baldintza hori batere ez nahiz neurri batean bakarrik ez bete. Hala denean, interesdunak gehitu dezake txostena gainerako dokumentuei, baldintzetako ez-betetzeak haren bidez konpentsatzeko.
Non eskatu?
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze-txostena egitea Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagokio, zehazki haren egituraren parte den Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari. Eskabidea aurrez-aurre aurkez daiteke, Zuzeneanen (Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta-zerbitzua), baina baita telematikoki ere.
Behin txostena eskuraturik, interesdunak Atzerritarren Bulegoan aurkeztuko du, kasuan kasu beharrezkoa den gainerako dokumentazioarekin, dela errotze sozialaren edo lan-ikasbidezko baimena eskatzeko, dela lehendik badaukan baimen baten berritzeko.
Gizarteratze-txostena, beraz, Eusko Jaurlaritzan eskatzen da, eta ondoren, dagokion Atzerritarren Bulegoak (Araba, Bizkai edo Gipuzkoakoak) gainerako dokumentuekin aztertu eta baloratuko du, baimena eskuratzeko edo berritzeko eskaeraz ebazteko.
Nori dago zuzenduta
Europar Batasuneko herritar ez diren atzerritarrei, errotze bidezko bizileku-baimenaren zenbait kasutan, edo aldi baterako bizileku-baimen bat berritu beharrean egonik baimenaren berritze-eskaerari txostena gehitu nahi badiote.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Gizarteratze-txostenaren eskabidea: 0218402
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
“Eskabidea” botoiaren bidez, sartu tramitazio elektronikoko aplikazioan.
Oharrak:
Inprimakia ez da zertan bete, sinatu eta bidali saio bakarrean. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta beste saio batzuetan ekin prozesuari. Administrazioak hilabetean gordeko ditu bete diren datuak. Nolanahi ere, arauak ezarritako epeetan aurkeztu beharko da eskabidea.
Inprimakia betetzeko informazioa:
- Zeure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu Titularraren datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
- Beste pertsona edo entitate baten izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, Titularra azpiatalean, adierazi zein diren ordezkatzen duzun pertsonaren datuak; Ordezkaria azpiatalean, berriz, idatzi zeure datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Entitateek ordezkariekin dihardute beti.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Bi aukera daukazu eskabidea aurkezteko:
- Inprimakia online betetzea, eta dokumentazioa formatu digitalean aurkeztea. Inprimakia bete eta gero, inprimatu eta eskuz sinatu behar duzu, eta aurkeztu adierazitako aurkezte-lekuren batean.
- Inprimatu inprimakia bete barik. Inprimaki hutsa inprimatu eta gero, bete eta sinatu eskuz; gero, aurkeztu adierazitako aurkezte-lekuren batean.
Erabakitzen baduzu online betetzea inprimakia eta formatu digitalean aurkeztea dokumentazioa (lehenengo aukera), kontuan izan hau:
Administrazioak hilabetean gordeko ditu inprimakia eta erantsitako dokumentuak. Inprimakia, sinatuta, hilabeteko epe horretan aurkeztu beharko duzu dokumentuak aurkezteko ezarritako lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Oharrak:
Herritarrek eskubidea dute ez aurkezteko dokumenturik, baldin eta ez badaude prozedurari aplikatzekoak diren arauetan edo administrazio publikoen esku badaude jada (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 53. artikulua). Eskubide hori erabiltzeko, aurkeztu diren dokumentuei buruzko informazioa bete beharko da Lehendik aurkeztutako dokumentazioa atalean.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
- Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak